Arrola burdinola Foruako Urberuaga auzoan kokatuta zegoen.
Arrola errekaren urak erabiltzen zituen.
Bere agerpena XVII. mendearen hasieran dokumentatu da, nahiz eta beranduago baserri-etxe moduan agertzen den. Agiri hori zehatz mehatz 1606ko Foruako Udaleko Kontu-Liburua da. Honela dakar: “tres hombres trabajaron en limpiar el camino que estaba a la esquina de la ferrería de Arrola que está de manera que nynguno podía pasar a pie yr a caballo y por ser les notorio...”.
Aipamen horrek bertan behera utzita dagoela aditzera ematen du eta susmo horrek indar handiago hartzen du banaketak egiteko orduan agertzen zaigun ondorengo kexagatik: “por la perdida que tienen en la dicha conbrança por las casas caídas y ottras desamparadas por sus dueños...”.
XVIII eta XIX mendeetan ez da inolako burdinolarik erregistratzen Foruan.
Oso gertu zeukan auzotarrek oso antzinatik ustiatzen zuten burdin-mineralezko aztarnategia.
Litekeena da burdinola txikia izana, XVII. mendearen krisialdia gainditzeko gai izan ez zena. XVIII. mendean, bere ordez, sutegi bat kokatu zen herrian. 1726ko Elizateko Kontuen Liburuan irakur daitekeenez Udalak Landaluzeta baserri-etxeko errementaria ordaintzen zuen. Lanbide honek epe luzean iraun zuen, 1857ko biztanle-erroldan “industrialen” artean errementaria dagoela aipatzen baita.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.