Arriandiaga I eta II errotak Ibarrangeluko Zobaran eta Apraiz auzoen artean zegoen.
Laga errekaren urak erabiltzen zituen.
1746ko sutegi-erroldaren arabera Martin Arriandiaga zen errota bien jabea eta errotaria.
1799ko Propio eta Arieletan aipatzen da. Jabea J. Martin Arriandiaga da eta 55 dukateko errenta lortzen zuen.
1810ean Maria Agirre zen eta 50 dukateko errenta lortzen zuen.
1.863rako Arriandiagako errota biak desagertuta ziren.
1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan Arrandiagako errota berriro aipatzen da.
Artoa ehotzeko errotarri bi zituen.
Gaur egun ez da martxan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.