Arrandieta errota Arratzuko Presaldea inguruan kokatuta dago.
Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.
1618ko dokumentu baten arabera Arrandietako errota eta burdinola errentan eman ziren. Lehenengoaren truke, hilean anega eta erdi gari ordaintzen zituen errenteruak, urtean 8.
1700ean, errenta, urteko 40 dukaten truke egin zen (6 urtean zehar) epe bitan ordainduta.
1799ko Propio eta Arieletan aipatzen denez Arrandieta errotaren jabea Lumoko On Manuel Maria Urdaibai zen. Errenterua, berriz, Juan Zarragoitia zen eta 1421 erreal ordaintzen zituen.
XX. mendearen lehen herenean ehotzeari utzi zion.
Gaur egun, aztarna gutxi batzuk, errotarria esaterako, baino ez dira geratzen.
Burdinola ere izan zen.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.