Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Arbina errota orduko Gorozikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Oka auzoan dagoen errota honek Oka ibaiaren urak erabiltzen zituen. Oka ibaian, goren kokatutako errota da.

Badirudi XVII. mendean eraiki zela.

1615eko agiri baten aipatzen da. Izan ere, Fernando Saez Okak Maria Landaguren Lezamari urte baterako egin zion Arbinako errota berriaren alogeraketa, astero ordaindu beharreko “hogei anega gari eta sei anega arto”-gaitik.

Beranduago, 1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera, jabea Pedro Balendin Mugartegi zen eta errotaren ustiapen-erregimena errentamendua zen. Errotaren errenta 440 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 3.192 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Arbina
Arbina errota kokatuta egon zen ingurua.

XX. menderako bertan behera utzita zegoen. Gaur egun ibaia dagoen presa bakarrik geratzen da.

Errota izateaz aparte argi-indarra ere sortzen zuen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.