Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Arbe errota Busturiako San Kristobal auzoan kokatuta zegoen.

Oxinbaltzaga errekaren urak erabiltzen zituen.

1745-46ko su-erroldan lehenengo aldiz ageri da aipatuta eta Julian Arostegiren oinordekoarena dela esaten da.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Jose Bentura Mendoza da eta errentan hartuta zuena Antonio Gandiaga. Azken honek 165 errealeko errenta ordaintzen zion lehenengoari.

1838an Antonio Gandiaga da jabea eta Miguel Nazabalek errentan hartuta du.

XX. mendearen hasierarako ez zegoen martxan.

Arbe
Arbe baserria (Busturia).

Gaur egun, gutxienez, kaltzearen zati bat eta bere aldapara txikia kontserbatzen ditu.

Burdinola ere izan zen.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.