Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Arbe burdinola Busturiako San Kristobal auzoan zegoen.

Oxinbaltzaga errekaren urak erabiltzen zituen.

1720 aldera, Busturiako ola-gizon nagusienak Andrés Madariaga eta Francisco Ignacio Albiz Portuondo ziren. Apur bat beranduago, azken hori hil zen eta bere emaztea Josefa Ugartek ardura berarekin jarraitu zuen.

1730ean, On Andrés Madariagak eta bere emaztea Angela Arostegi Andereak, azken honen nebari, Julian Arostegi bilbotarrari, Arbe burdinola eman zioten; izan ere, Julian Arostegik 45.000 errealeko mailegua egin zien. Urtean, eta utzitako epea amaitu arte, 1.350 erreal ordaindu behar zioten interesengatik, egindako mailegua urteko %3ko interesean eginda baitzegoen. On Andresek bere koinatuarengadik jaso zuen mailegua Arbe, Olabarria eta Olatxua burdinoletarako. Modu horretan, burdinola horiek, edo gutxienez zati bat, bereak izango ziren.

1730ean, Josefa Ugarte Andereak (On Francisco Albiz Portuondoren alarguna) Bilboko On Julian Arostegiri “400 quintales de fierro sotil para el día de San Juan del año próximo venidero de 1731, de la labranza, que con la ayuda de Dios” emateko konpromisoa hartu zuen, Arbe burdinolan neguan lan egin ahal izateko. Josefa Andereak burdin kantitate horren truke ondokoa jaso zuen: 60 errealeko 200 dobloi eta 15 errealeko 300 zilarrezko ezkutu. Beraz, emandako kantitate osoa 1.100 zilarrezko ezkutukoa, edo gauza bera dena, 16.500 kobrezko errealekoa izan zen.

1810eko Lurralde-Estatistikan burdinola hau ageri ez denez, lan egiteari utzi ziola pentsa genezake.

Arbe
Arbe burdinola (Busturia).

Errota ere izan zen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.