Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Oka ibaiaren urak erabiltzen zituen. Kanpantxu auzoan (Ajangiz) dago, Arabietako zubiaren ondoan hain zuzen ere.

Bere lehen aipamena 1635ekoa zen.

1799ko Propio eta Arielen informazioaren arabera Arabieta errotaren jabea Madrilgo On Joseph Maria Allendesalazar zen. Errenterua Domingo Albar zen eta 1320 erreal ordaintzen zizkion.

Arabieta
Arabieta errota (Kanpantxu auzoa, Ajangiz)
izen bereko zubi ondotik ateratako argazkian.

1862an Montefuerteko kondea zen jabea. 22 zali zituen. Urte guztian eta 16 orduz lan egiten zuen. Itsasgoratan, udako lehorteetan eta neguko uholdeetan geratu egiten zen. Errota honek orduko anega eta erdi ehotzen zuen.

Martxan egon zen azken urteetan errota-etxea izan zen. Bi pare errotarri izan zituen. 1983ko uholdeen ostean ura biltzen zuen presa oso kaltetuta geratu zen eta denboraren poderioz ia erabat suntsitu da. Gaur egun ez du funtzionatzen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera, baina egungo jabeak errotaren ondoko mendi-tontorrean, Arestieta Gane txaletean bizi dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.