Apraizbeaskoa edo, ezagunagoa den moduan, Apraizkoerrota errota Ibarrangeluko Apraiz auzoan zegoen.
Laga errekaren urak erabiltzen zituen.
1746ko sutegi-erroldaren arabera jabea eta errotaria Juan Iturburu zen.
1799ko Propio eta Arielen arabera jabea Migel Iturburu zen. 88 eta sei ikatz kargako errenta lortzen zuen.
1810ean jabea Manuel Iturburu zen. 40 dukat lortzen zituen.
1.863an martxan zebilen.
1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan aipatzen da errota hau.
Artoa eta garia ehotzeko errotarri bana zuen.
XX. mendearen azken herenean utzi zion martxan egoteari.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.