Apraizko Errota errota Busturiako San Kristobal auzoan zegoen.
Mape errekaren urak erabiltzen zituen.
1629an aipatu egiten da baina ez da esaten nor den jabea eta errotaria.
1704ko fogerazioan jabea Joseph Madariaga da.
1795eko Propio eta Arieletan jabea Torre Altako Markesa zen eta errentan hartuta zuena Antonio Undabarrena, 1.100 erreal ordaintzen ziolarik.
1810ean Torre Altako Markesaren eskuetan egoten jarraitzen du.
1838an Apraiz-errecoa deituriko errota aipatzen da. Agian Apraizko Errota errotarekin bat dator. Jabea eta errotaria MartÃn Hormaetxea zen.
Ez dakigu noiz utzi zion lan egiteari, ez eta zenbat errota-ardatz izan zituen ere.
Kanpotik ondo kontserbatuta dago, baina barnetik ez dakigu nola dagoen.
Gaur egun ez da martxan.
Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.