Aldekoerrota errota Zeeta auzoan, Ereñon, kokatuta dago.
Zubialde errekaren noranzkoa jarraituta botgarren eta azken errota zatekeen. Beraz, errota honek, erreka horren urak erabiltzen zituen.
1745ean aipatu egiten da.
1796ko Propio eta Arieletan berriz aipatzen da.
Errotaren eraikina berriztatzen ari da. Teilatua, isurialde bikoa dena, zaharberrituta dago. Hiru solairu eta hiru bao-ardatz ditu. Beheko solairuan, errotaren tresneria legoke eta solairu horretako ezkerrean sarrera dauka. Ertzeetako harriak eta baoak harlanduzkoak dira. Harlandua kareharria gorria zein grisa izan daiteke. Arroka-mota biak ustiatu ziren udalerri honetan. Beste guztia harlangaitza da. Hirugarren solairuaren erdialdean anteparara ematen duen balkoi txikia dago.
Errota, ia-ia errekaren ibilguan kokaturik dago. Ez da ezer berezia, are gehiago kontuan hartuta Zubialde errekak oso emari txikia duela. Horregaitik ez du kaltzerik, baina bai ura anteparara eramaten duen ubidea. Antepara, eraikinaren aurrealdearen erdialdean dago. Errota-ardatz bakarra zuen.
XX. mendearen erdialdean utzi zion ehotzeari.
Gaur egun ez dago martxan.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.