Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Aldaikoerrota errota Errigoitiko Atxika-Errekalde herrian dago.

Madalenerreka errekaren ura erabiltzen zuen.

1745ean T. Torrealdai zen jabea eta errotaria.

1799an Domingo Elgezabal zen jabea eta errota hondatuta zegoen.

1810ean eta 1863an berriz aipatzen da. Azken urte honetan 270 errealeko errenta sortzen zuen.

1960 aldera ehotzeari utzi zion.

Aldai
Aldaikoerrota errota (Errigoiti).

Hiru errota-ardatz izan zituen.

Antepara, errotaren eraikina eta barnealdea nahiko egoera onean daude.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.