Albizondo errota Albiz auzoan, Mendatan, kokatuta dago.
Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.
1796ko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Juan Astorkia zen.
1799ko Propio eta Arieletan jabea Juan Astorkia zen eta Juan Uriberi alokatuta zion 550 errealen truke.
Gaur egun, Albizondotik, izen bereko baserri-etxearen aztarnak bakarrik geratzen dira. Goitik hasita, Gola ibaian lehendabiziko errota da.
Gaur egun ez dago martxan.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.