Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Alarbin Beko errota Busturiako Altamira auzoan kokatuta zegoen.

Mape errekaren urak erabiltzen zituen.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Juan J. Mendoza zen eta errentan hartuta zuena Antonio Larrauri, 550 errealeko errenta ordaintzen zuelarik.

1810ean jabea Mariano Pablo Albiz zen.

1838an jabea eta errotaria Juan Antonio Maruri zen.

1983ko uholdeen ostean ehotzeari utzi zion.

Alarbinbe
Alarbin Beheko errota (Busturia)

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

Kanpotik kaltzea eta aldapara txikia kontserbatzen ditu. Barnetik apenas zerbait gorde badu.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.