Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Akerrota, Eskerrota edo Atsoareneko errota izenez ezagutua da.

Bermeoko Artika auzoan kokatuta dago.

Frantzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Idatzizko lehen aipamena 1575ekoa da.

1575-78 jurisdikzio auzian agertzen den molino de Rotaesquerra ezin da Akerrotarekin lotu, azken hau zerrenda berean azaltzen baita; besteren bat da, beraz. Ustez, Errotaederra da, Rotaederra beharrean, Rotaeskerra idatzita.

XVIII. mendean, Belendiz lizentziatuarena izanik, XVIII. mendearen lehen zatian, Arostegitarren jabetzakoa agertzen da. Handik aurrera, Mendoza eta Arteaga eta Thomas Uhagon familiakoen esku egon izan da.

Errota hau 1738an berreraikia izan zen eta, 1862ko agiriak azaltzen duenez, bi errotarri izan zituen. Artoa ehotzen zuen.

1963. urtera aldera itxi zen.

Akerrota
Gaur egun, Akerrota baserri-etxea
(Bermeo) dago.

Ez dakigu noiz igaro zen Busturiako jurisdikziotik Bermeoko jurisdikziora.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.