Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Agorriaerrota errota Arbatzegiko San Migel auzoan, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen, kokatuta dago.

Marraioko errekaren urak erabiltzen zituen.

1745eko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Pedro Agorria zen.

1796ko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Antonio Larrinaga zen.

1799ko Propio eta Arieletan jabea eta errotaria Antonio Larrinaga zen. Errotarekin eta jatorriko etxearekin 880 erreal lortzen zituen.

Agorria
Agorria errota errota
(Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz).

Oin sakoneko eraikina da. Bi isurialdeko teilatua du. Fatxada nagusian bigarren gorputza irtena da hegal itxura hartuz. Egurrezkoa da eta ertzeetan kokatutako bi oin zuzenek eusten zuten.

Bertan behera utzita dago erabat. Oraindik orain, errotaren elementu batzuk, kaltzea esaterako, ikusteko moduan ditu.

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.