Urdaibai Biosfera Erreserba » Beste talde batzuk

TXIPI TXAPA Zaldi Taldea

TXIPI TXAPA Zaldi Taldea-Kultura eta Kirol Elkartea Urdaibai inguruan zaldiz ibiltzea gustokoa dugunok sortu dugu. Gure asmoa, gure pasioaz gozatzeaz gain, zaletasun berdina duen inguruko jendea ezagutzea da eta elkarrekin, gure eskualde honek dituen leku zoragarri ezberdinak, era naturalez, zaldiz, ezagutzea. Honez gain, talde moduan ilusioz beteriko hainbat proiektu ditugu:

  • 1. Blog bat sortu, argazkiak, agiriak eta deialdiak han argitaratzeko.
  • 2. Monta Western ikastaroa antolatu udaberrirako.
  • 3. Ereñoko Raida (Erresistentzia Lasterketa) antolatu.
  • 4. "Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida-liburua (Hamabi Ibilbide Urdaibai Biosfera Erreserbatik) plazaratu.

Zaldiz ibiltzea gustoko baduzu, zatoz gurekin irteera batera. Animalienganako errespetua, maitasuna eta ondo pasa nahi izatea dira eskatzen ditugun baldintza bakarrak. Ziur errepikatuko duzula!!!

Informazio gehiagorako

TXIPI TXAPA Zaldi Taldea-Kultura eta Kirol Elkartea
84 posta-kutxa - 48300 Gernika-Lumo - Bizkaia
txipitxapa@orangemail.es
www.blogak.com/txipitxapa

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.