Urdaibai Biosfera Erreserba » Beste talde batzuk

Goi Zale Mendi Taldea

GOI ZALE MENDI TALDEA irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da, 1973ko ekainaren 5ean sortutakoa, eta nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena dauka.

Elkartearen helburu nagusia jarduera fisikoa eta kirol jarduera sustatzea da, eta, horretarako, lehiaketa ofizialetan parte hartzen du eta honako kirol modalitateak bultzatzen ditu: mendizaletasuna, orientazio kirola, kirol eskalada, mendiko eskia, eski alpinoa, mendiko bizikleta, etab.

Elkartearen helburua kontuan hartuta, Goi Zale Mendi Taldeak urteko hilabete guztietan antolatzen ditu mendi-irteerak, abuztuan izan ezik. Era guztietako irteerak antolatzen ditu: egun erdikoak (Urdaibai), egun osokoak (batez ere Euskal Herriko mendietara) eta bi egunekoak (Picos de Europa eta Pirinioetara).

Gure inguruan antolatutako mendi-irteerei dagokienez, nabarmendu beharra dago jarraian adieraziko diren irteerak urtero egiten direla: ibilaldi neurtua (urria), Urdaibako baselizak ezagutzeko irteera (azaroa) eta igoera Iluntzar mendira, jaiotza jartzera eta urtea agurtzera (abendua). Mendi-irteera horietaz gain, urtero egiten dira beste irteera batzuk Urdaibain zehar.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Goi Zale Mendi Taldea
Pedro Elejalde kalea, 8
48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)
Tel.: 94 625 84 78 / Tel. mug.: 639 64 67 23
E-mail: goizale@euskalnet.net
Web orria: www.goizale.com
Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara

Bakearen-bidea

Argazkia Argazkia

Burrutxegane-Goizale

Argazkia Argazkia

Illuntzar

Argazkia

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.