Badirudi kristautasuna VII edo IX mendean heldu izana eskualde honetara, nahiz eta erromatarrak Igo mendetik aurrera Foruan egon. Garai hartan, goialdetan, Ereñozar eta Ziortzan, lehenengo ermitak eraiki ziren, Bolibarko azken honetan monje Zistertarrak kokatu zirelarik.
X. mendean, garrantzi handiko monastegia eraiki zen eta Ereñozaren ermita. Baseliza honetara, jai bezperan, Ziortzatik etorten zen apaiza mando gainean. Gaua, Ereño eta Gautegiz Arteaga artean, harrobi ondoan, dagoen eta egunean bereraikita dagoen Gurutzarri baserrian irauten zuen abadeak. Jaiotan, inguruko herrietako pertsonak biltzen ziren eta baselizara igotzen zuten prozesioan. Meza ostean, ermitatik 150 m-ra dagoen larrean batzen ziren erromeria alaitsuan partehartzeko.
Beranduago, herri erdian, otoitz-lekua ireki zen eta geroago, 1700 aldera, eguneko eliza eraiki zenez baseliza bertan behera gelditu eta azkenean erori egin zen. Egoera ikusita apaizak bertan egondako harriak eta materiala aprobetxatuz altxatzeko agindua eman zuen.
1977an, Bariku Santu gauez, baselizak su hartu zuen eta guztiz deseginda geratu zen. Hilabete beranduago Gaztelugatxe Donienekoa suntsitu zuten.
Kirola egiteko eta otoitza egiteko Ereñozarera igoteko ohitura nuenez (Jon Aldekozea Beaskoa) eta hango egoera tamalgarriari aurre egiteko prest inor ez zegoenez, zerbait egitea otu zitzaidan. Ereño eta Gernika-Lumoko lagunekin, LAGUNBATZ txokokoekin batez ere hitz egin nezakeela pentsatu nuen. Horrela bada, Ereñozareko San Migel-en Lagunen Elkartea sortu genuen. Egindako lehena goiko lautadaraino zihoan gurdibidea kotxeak eta kamioiak igarotzeko basabide bihurtzea izan zen. Geroago, baselizarekin hasi ginen. Lagun ugarik hartu zuen parte lehengoratze-lanetan.
Lanetarako dirua Gabonetako loteria-takuak erosi eta Gobernuak baimentzen zuen %20-ko errekarguarekin salduta lortzen genuen. 2000. urterarte mantendu genuen loteria. Inoiz ez zuen sari garrantzitsurik egokitu, dirua atzera izan ezin.
Baselizaren eraikinari, hegoaldeko maldan, beheko sua zuen aterpea gehitu genion, askariak prestatzen zirenean suterik egon ez zedin. Aurrekoarekin batera, kanpai zaharra lapurtu zutenez berria jarri genuen. Amaitzeko, oinezkoak eta kotxeak igarotzea errazago izateko asmoarekin bidea asfaltatu genuen.
Informazio gehiagorako:
Euskal Souvenirs
Javi Aldekozea Uribarrena
Telefonoa: 946251930
Gernika-Lumo
Bizkaia
Argazki-bilduma:
Elkartearen zigiluak
Baseliza zaharra, erre orduko.
Suteak ermitan egin zituen kalteak aztertzen ari diren bi pertsonetatik eskuman dagoena, txapelarekin, Jon Aldekozea.
Ermita lehengoratuta, egunean dagoen moduan.
Lehengoratzean partehartu zuten Ereñoko lagunak eta herritarrak elkarrekin eraikitako aterpe berrian.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.