Urdaibai Biosfera-Erreserban zehar txakolirako mahats-parren aztarnak aztertuz egingo dugun ibilbidetxo fotografikoa barnealdetik hasi eta itsasbazterrean amaituko dugu.
A-. Urdaibai Biosfera-Erreserbako barnealdea.
Urdaibaiko barnealdean aurki daitezkeen txakolirako mahats-parrak bi erakoak dira:
Baserrien aurreko horman itsastuta hazten direnak. Hegoaldera begira daudenez mahats-mordoak hobeto heltzea eta hezetasunatik babestea lortzen dute. Honen adibide ona Nabarnizko baserri batzuetan (1. argazkia) zein Ibarrangeluko alde garaiko, hots, Arboliz Auzoko baserri batzuetan,(2. argazkia) ikus dezakegu.
Besorako bertikal zein horizontalean baina ez baserrien aurreko horman apoiatuta hazten diren txakolirako mahats-parrak. Honen adibideak Ajangizko Mendieta Auzoan (3. argazkia) zein Gautegiz-Arteagako Ezkerrane Auzoan (4. argazkia) aurki daitezke. Egunean Urdaibain gehien erabiltzen den era da, are gehiago mahatsa lantzen bada nekazal-ustiaketa moduan.
B-. Urdaibai Biosfera-Erreserbako Itsasbazterra.
Itsasbazterrean gehien erabilitako mahats-parren eredua besoko horizontalekoa izan zen. Baina honek, alde honetan, bere bariante propioa izan zuen, zeren eta harri-hormazko zutabe tronkokonikoetan eta harri-hormazko hormen gainean eraikitzen zen egurrezko egiturak (lgaztainondozkoa seguruenez) mahatsen pisu osoa jasatzen zuten.
Oraindik ondo kontserbatutako adibideak beha ditzakegu; halere, oso itxura kaskarra erakusten dute, desagertu egin ez direnean.
Hemen jarraian, babestutako eremu honetan ikus daitezkeen egitura etnografiko honen zenbait adibide eta horren deskribapen txikia emango dugu.
Mundakako Agirre Auzoan harri-hormazko hormetan apoiatutako harri-hormazko zutabe tronkokonikoen aztarna ikusgarriagoak edo ikusgaitzagoak aurki daitezke. (5 eta 6 argazkiak).
Harri-hormazko zutabea Bermeoko Prantzizkotarren konbentu ondoan. Zutabe desberdinak elkarrekin lotuta zeuden harri-hormazko hormaren bidez. Egunean, horma hori ez dago eta zutabeak hor bertan eraiki duten parkearen paisaian sartuta daude. (8 eta 9 argazkiak)
Harri-hormazko zutabe tronkokonikoak eta harri-hormazko horma Busturian. Herri honetan eskualde osoko herri guztiak batera baino bariante honetako egitura gehiago ditu. Edozein auzotan erraz beha daitezke. Egoera onean zein erabat suntsituta daudenak aurki daitezke. (10, 11, 12, eta 13. argazkiak)
Foruako Gaitoka Auzoan bidearen alde bietara adibide edarrak aurki ditzakegu. (14 eta 15 argazkiak)
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.