Kokalekua: Matxitxako lurmuturretik, Bermeotik, 2 mila ekialderantz
Nabigazio-denbora: 10 minutu
Urperatze-denbora: 20 minutu
Gehieneko sakonera: 37 m, itsasgoran
Urperatze-maila: Urperatze sakonean espezializatutako urpekari adituak
Azpimarratu beharrekoa: 1. Itsasbeheran egitea (sakonera 4 m murrizten da).
2. Urperatze bakarrean ez dago nahiko denbora hondoratutako ontzia behar bezala ikusteko. Hobe da bi urperatze egitea: bat, brankan; bestea, popan.
3. Beti hondarretatik metro batzuetara igeri egin.
4. Poliki igo eta segurtasun-geldialdia egin.
5. Mina Mari behar bezala ezagutzen duten pertsonekin egin ibilaldia.
Materiala: Linterna eta 5 mm-ko neoprenozko jantzia, udan; 7 mm-koa, urteko gainerako denboraldietan.
Deskribapena: Jaisten hasi eta berehala ikusten da Minaren silueta handia. Berton, txitxarroak, bogak, ataloak... ikus daitezke.
Ababorreko albotik hondarretarantz jaitsiz, helizea bilatzeko asmoz, barbarin-sarda handiak daude.
Makina-gelan kontuz sartu eta itsas–aingira handiak ikusiko ditugu.
Ontzi hondatuaren sotoen zaindari panekak daude.
Ondoren, istriborretik pasatuz, tamaina handiko espirografoak, altzionarioak eta bitxi-anemonak beha daitezke.
Gunerik sakonenean, karga-eremuan, berriro ere ababorrera egin, ontzitik bereizita dagoen metalezko kaxa handirantz. Itsas-aingirak eta abakandoak egon dira hor.
Handik, brankarantz jo. Ontziaren bizkarreko zura deseginda dagoenez, burdin gurutzatuen egitura ikusten da. Branka ababorreko zuakerrean oinarrituta dago. Mina Mariren barruan ere sar gaitezke; segur aski, itsas-aingira eta otarrainen bat edo beste ikusiko ditugu. Branka inguratu eta istriborrera joan. Pixkanaka, ainguraren soka bilatzen saiatuko gara, poliki-poliki gora igotzen hasteko.
Iradokizunak: Hona hemen dibertsitatea errespetatuz gozatzeko oinarrizko arauak:
1. Errespetatu itsasoko eta kostako gainerako erabiltzaileak.
2. Bilatu arretaz egoteko eremurik irekienak.
3. Ez eragin egoera estresagarririk animaliei; ez bildu lagin bizirik.
4. Kontuan izan espezieen defentsa-mekanismoak aktibatzen direla gure elkarrekintza erasotzat hartzen badute.
5. Dortoka eta hegaztiren bat larri zaurituta aukituz gero Bizkaiko Base Gorriairekin (944 465 297) jarri kontaktuan.
6. Ez utzi hondakinik.
7. Errespetatu seinalaztapenak, bideak eta trazatutako bidexkak.
8. Arrantzan egiteko lizentzia behar da.
9. Kontuz lirdingarekin, oso labainkorra baita.
10. Kontuz olatuekin.
Informazio gehiagorako: URPEKO IBILALDIA EUSKAL KOSTALDEAN ZEHAR. KOSTALDEKO ESPEZIE ARRUNTEN GIDA PRAKTIKOA
Iturrate, Alex eta besteak
Azti-Tecnalia eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Bilbao, 2006
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.