Urdaibai Biosfera Erreserba » Ibilbideak » Urpeko ibilbideak

AKETXE HAITZA

Kokalekua: Gaztelugatxeko Biotopo Babestua, Bermeon

Nabigazio-denbora: 15 minutu, Bermeotik

Urperatze-denbora: 50 minutu

Gehieneko sakonera: 20 m

Urperatze-maila: Paddi Open Water ziurtagiria edo baliokidea

Azpimarratu beharrekoa: Urpean igeri egiteko baimen ofiziala behar da. Baimenak Urkiolako Natur Parkearen bulegoetan eskatzen dira (telefonoa: 94 406 68 49; helbide elektronikoa: espacios.naturales.protegidos@bizkaia.net)

Materiala: Linterna eta 5 mm-ko neoprenozko jantzia, udan; 7 mm-koa, urteko gainerako denboraldietan.

Deskribapena: Aketxeko haitzaren ipar-mendebalderantz jo ontzia ainguratzera.
Labarretatik 15 bat m-ra ekin lurperatze-saioari, uharteari eusten diola dirudien zutabe handiaren albotik. 14 m-raino jaitsi. Bertan, arroila txikiak eta zulo handiko arroka handiak, tamaina handiko muxar handi taldeak eta abadira-sardak beha daitezke.
Hormara iritsitakoan, ezkerrera jo. Olatu hautsien soinua entzun eta haien indarra sentituko ditugu, Aketxeko eremurik irekienean baikaude. Hormak lanpernaz beteta daude.
Hondoko erliebea jarrituz haitzaren beste aldearekin komunikatzen duen tunel handian sartuko gara. Hor, izaki bizidun desberdin ugari (muxar ezpainlodiak, lupiak, santio txikiak, espirografoak, zeriantoak, bitxi-anemonak, poliketoak...) ikus daitezke.
Tuneletik irten, haitzaren beste aldera, horma ezkerretara dugula mugituz, inguratuko dugu. Hondoa aldatuz doa, eta hormatik urruntzen bagara alga-mota (Gelidium sp., Laminaria sp., ...) eta animalia-mota (labridoak, olagarroak...) desberdinak ikus daitezke. Paisaia aldatu egiten da neguan, alga-estaldura murrizten denean.
Alga horiek atzean utziz eta gure ibilbidearekin jarraituz, urperatu garen arroken eremura helduko gara. Denborarik balego arroken arteko zuloei begiratu, udaberrian katuarrainen arrautzak aurkitu ohi dira eta gorgonietan korapilatuta.

Iradokizunak: Hona hemen dibertsitatea errespetatuz gozatzeko oinarrizko arauak:
1. Errespetatu itsasoko eta kostako gainerako erabiltzaileak.
2. Bilatu arretaz egoteko eremurik irekienak.
3. Ez eragin egoera estresagarririk animaliei; ez bildu lagin bizirik.
4. Kontuan izan espezieen defentsa-mekanismoak aktibatzen direla gure elkarrekintza erasotzat hartzen badute.
5. Dortoka eta hegaztiren bat larri zaurituta aukituz gero Bizkaiko Base Gorriairekin (944 465 297) jarri kontaktuan.
6. Ez utzi hondakinik.
7. Errespetatu seinalaztapenak, bideak eta trazatutako bidexkak.
8. Arrantzan egiteko lizentzia behar da.
9. Kontuz lirdingarekin, oso labainkorra baita.
10. Kontuz olatuekin.

Informazio gehiagorako: URPEKO IBILALDIA EUSKAL KOSTALDEAN ZEHAR. KOSTALDEKO ESPEZIE ARRUNTEN GIDA PRAKTIKOA
Iturrate, Alex eta besteak
Azti-Tecnalia eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Bilbao, 2006

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.