Urdaibai Biosfera Erreserba » Ibilbideak » BTT

BTT Zentroen lehendabiziko aurrekaria Frantzian dugu. 1991tik 145.000 km dauzkate adierazita ibilbideak egiteko eta BTTa maite duen era guztietako erabiltzaileentzat egokitutako 146 Sites VTT dituzte. Beranduago estatu espainiarrean, Katalunian zehatzago, abiatu zen horrelako saiakera. Frantziakoren antzekoa da eta honelako 15 instalakuntza eta 2.000 kilometro dituzte adierazita. Urtean mountain bike eta oinez ibiltzea maite dituzten hamar milaka zale erakartzen dituzte.

Egitura hauek aipatutako herrialdeetan izaten ari diren harrera ikusirik, 2006an, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila-k, Urremendi Landa Garapenerako Elkartea-k eta eskualdeko udalek Urdaibain Euskadiko lehen BTT Zentroa martxan jartzea erabaki zuten. Honek, Busturialdeko BTT Zentroa izena hartu du eta etorkizunean beste BTT Zentro gehiago zabaltzen direnean Euskadiko BTT Zentroen Sarean hartuko du parte.

Euskadiko BTT Zentroa adierazitako ibilbideen sarea da eta edonorentzako zabalik dago, hasiberri nahiz aditu izan, mendiko bizikletan lasai asko aritzeko, Euskadiko paisaiaren, naturaren eta kulturaren aberastasunak ezagutzearekin batera. Gainera, Zentro bakoitzean, zenbait Harrera-Puntu eta Informazio-Puntu daude; BTTren praktikarekin zerikusia duten zerbitzuak eskaintzen dira puntu horietan, besteak beste: ibilbideen informazioa, bizikleta-alokairua, aldagelak, aparkalekua eta abar.

BUSTURIALDEKO BTT ZENTROA

Zentro honetako azpiegitura ondokoek osatzen dute:

  • Harrera-Puntua: Mendatako Eleixalde auzoko Idatze Etxean, hots, Mendatako Turismo Bulegoan dago. Dutxak, aldagelak, bertaratzen direnentzako aparkaleku esklusiboa, zalantzak argitu eta informazioa emateko pertsonak eta 36 ohedun aterpetxea dago. Harrera-Puntu honi Joseba Arriola Zaballa izena jarri diote.
    Harrera-Puntua, Mendatan
  • Informazio-Puntuak:
    • Gernika-Lumoko Turismo-Bulegoa.
    • Bermeoko Turismo-Bulegoa.
    • Zugastietako Eskualdeko Turismo Bulegoa (Muxika), tren-geltokiko aintzinako eraikinean.
    • Zallobante-Metxika (Errigoiti) auzoko aintzinako auzeskolan, Mendatakoak bezalaxe aterpetxea duena.

Informazio-Puntuak Errigoitiko Zallobante-Metxika auzoan eta Muxikako Zugastieta auzoan.

Zugastietako aintzinako tren-geltokia Zallobante-Metxikako panela

Harrera-Puntu edota Informazio-Puntu bakoitzean ibilbideak egiteko beharrezko informazio osoarekin (ibilbideen deskribapena, kokapena, zerbitzuak, etabar) argibide-taula jarri da.

Busturialdeko BTT ibilbideen berri ematen duen argibide-taula.

Mendatako panela

Ibilbideen seinaleak bi euskarri-motatan ager daitezke, plakatan edo euskarri-zutabetan. Ahal den neurrian lehenagotik egon badauden euskarriak (GR euskarriak, bestelako euskarriak, etabar) erabiliko dira.

Ibilbideetan jarritako balizak. Ezkerrekoa euskarri berrian eta eskumakoa lehenagotik egondako euskarrian.

Euskarri berria euskarri zaharra

Ibilbide guztiak plaka edo baliza desberdinez daude adierazita. BTT Zentroan erabiltzen diren balizak ondokoak dira:

(Internetetik jaitsi eta sartu hemen)

Momentuz, ibilbide-sareak 200 km baino gehiago ditu. Ibilbideetako bat erraza da eta edonork, baita familia osoak ere, egin dezan pentsatuta dago. Gainontzeko ibilbideak gogorrak eta zailak dira, gaitasun tekniko apur bat beharrezko delarik.

Orain arte, hamar ibilbide egokitu dira, Mendata, Errigoiti edo Kortezubi barne udalerrietatik Mundaka, Bermeo edo Murueta kostako herrietaraino eramango gaituztenak. Egokitutako ibilbideak ondokoak dira eta parametro desberdinetan (zailtasun teknikoa, distantzia, desnibela eta ziklabilitate-maila) oinarrituta koloreen bidez sailkatu dira. Marka berdeak ibilbidea ERRAZA dela adierazten du, urdinak konplexutasun ERTAINA (oraindik ez da honelakorik egokitu), gorriak HANDIA eta beltzak OSO HANDIA.

Azpiko mapan orain arte egokitutako ibilbideak jasotzen dira.

mapa rutas

Ibilbideen izenetako edozeinaren gainean klik egin ezkero hurrengoko informazioa agertuko da:

1. Ibilbidearen izena.

2.Jakin beharreko informazioa ematen duen taula:

  • Irteera-puntua: Nondik ateratzen den.
  • Helmuga-puntua: Nora heltzen den.
  • Ibilbidea: Igarotzen dituen zenbait leku.
  • Distantzia: Abiapuntua eta helmuga-puntuaren arteko espazioa kilometrotan neurtuta.
  • Pilatutako desnibel positiboa: Ibilbidearen punturik garaienaren eta baxuenaren arteko altuera desberdintasuna metrotan neurtuta.
  • Gutxi gorabeherako iraupena: Ibilbidea egiteko behar den denbora.
  • Bizikletentzako bidea: Zirkulatzeko txirrindulatik jaitsi beharra dagoen ala ez. Zenbat eta ziklabilitate gehiago hainbat eta gutxiago jaitsiko gara txirrindulatik.
  • Norantza: Joanetorria leku beretik egiteko aukera.
  • Zoru-mota: Zorua asfaltuta edo zementatuta dagoen; errepidea, mendi-bidea, estrata den.
  • Zailtasun-maila: Zailtasun teknikoa, distantzia, desnibela, arriskua eta bizikletetzako bide-maila kontuan hartuta ibilbidea egiteko behar den esfortzua.
  • Bestelako informazioa: Aurrerago aipatugabekoa: bisitatzeko lekuak, gurutzeak...

3. Ibilbidearen mapa.

4. Ibilbidearen profila.

Egokitutako ibilbide guztiek, bederatzigarrena izan ezik Bermeoko tren-geltokitik abiatu eta Zugastietako Informazio-Puntuan helmuga duena, beste guztien kasuan abiapuntua eta helmuga-puntua bat datoz.

Busturialdeko BTTan erabateko gozamena lortu nahi baduzu ondoko gomendioak betetzen saia zaitez:

  • a) Gogoratu:
    • Kraskoa erabili.
    • Oinezkoei lehentasuna eman eta zirkulazio-arau orokorrak bete.
    • Ibilbideen markak eta zirkulazio-norantzak errespetatu.
    • Busturialdeko BTT-ak ez du inolako ardurarik izango zirkuituak modu desegokian erabiltzeagatik edo eta erabiltzaileen arduragabekeriagatik.
    • Galtzeko kasuan kontuan izan seinaletako kodea zenbakia dela. Harrera-Puntura edo beste edozein larrialdiko-zerbitzura deitu seinalaren zenbakia zein den esanez.
  • b) Gomendatzen dugu:
    • Federazioaren baimena lortzea, Txirrindularitza Federazioaren bitartez (Euskadiko BTT Zentroan eska dezakezu informazioa horretarako).
  • c) Ez ahaztu:
    • Seinalerik ez dagoenean bide nagusitik egitea ibilbidea.
    • Bakarrik joatekotan Harrera-Puntuan esan zein ibilbide egitera zoazen.
    • Irten orduko zure txirrindularen eta ibilbidearen egoera aztertu.
    • Ez ahaztu ura, konpontzeko tresnak eta sakeleko telefonoa eramatea.
    • Ibilbideen zailtasun teknikoak kontuan izan eta zure gaitasun tekniko eta fisikoaren arabera aukera itzazu. Erabili kraskoa.
  • d) Kontuz:
    • Basogintza- zein nekazal-lanei so egin ibilbideetan.
    • Ehiza-garaian kontu handiz ibili.
    • Inguratzen zaituena errespetatu.
    • Hesiak errespetatu eta behin igarotakoan itxi itzazu.
    • Eremu pribatuak, inguru kulturalak eta ondarea errespetatu.
    • Nekazal-, abeltzain- eta basogintza-aktibitateak errespetatu, inguruko herritar askoren ogibide direlako.
    • Ingurumena, inguruko herritarrak eta animaliak errespetatu.
    • Ez egin zaratarik.
    • Inguruaren lasaitasuna errespetatu, batez ere kumatze-guneetan.
    • Ez bota zigarrokinik ez eta piztutako pospolorik ere; arduragabekeri handia izatearekin batera oso arriskutsua da.
    • Ez bota zaborrik mendira. Bisitatuko dituzun aisialdi-guneetako edo herrietako edukinontzietan pilatu.
    • Naturaz gozatu, zaratarik eta prisarik gabe.

Busturialdeko BTT Zentroaren gainean argibide gehiago izateko MENDATAKO HARRERA-PUNTUarekin, ZUGASTIETAKO ZEIN ZALLOBANTE-METXIKAKO INFORMAZIO-PUNTUEKIN, GERNIKA-LUMOKO ETA BERMEOKO TURISMO-BULEGOEKIN jar zaitezketela kontaktuan. Hauen helbideak eta telefono-zenbakiak web-atari honen Interes Bereziko Helbideak deituriko atalean aurkituko dituzu. www.euskadibttzentroak.com web-atarian ere honen inguruko informazioa aurki daiteke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.