Izena: San Pedro.
Parrokia: Santo Tomas Apostolua.
Kokapena: Zubiateko auzoan, kiwi-landareez inguratuta, San Pedro errekaren ondoan, eta Monasterio baserri-etxetik 100 m-ra.
Sarbidea: Gernika-Lumo – Arratzu errepidea. 37 Km-a Monasterio baserri-etxera doan bidea hartu. Hemendik 100 m-ra, ibaia zeharkatuz, baseliza dago.
Deskribapena: 12,15 x 7,90 metroko oin angeluzuzena dauka. Hormak mokatutako harlangaitzezkoak dira, harlanduzko kantoi-harriekin. Teilatua lau isurialdekoa da eta zinbria biren gainean dago. Ate dintelduna dauka eta mendebaldera begira dago. Ez du kanpandorrerik. Hegoaldera begira dagoen alderdian gezi-leiho eta leiho dinteldunak ditu. Eraikinaren barnean, zorua lur egosizko baldosekin eginda dago. Sarrera atari txiki batek estaltzen du.
Irudiak: San Pedro.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Bagilaren edo ekainaren 29an, San Pedro egunean, ospatzen da. Meza abestua eta erromeria dago. Arratzuko Udalak bertaratutakoak eskertu egiten ditu ardoa, ogia eta gailetak emanez.
Errogatibak: Errogatibak egiten ziren Asentsio aurreko astelehenean Arratzuko parrokiatik eta Belendizko San Pelaio baselizatik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.