Izena: San Kristobal. Gaur egun, San Pedro Apostolu moduan ezaguna da.
Parrokia: San Migel Arckaingerua.
Kokapena: Zarrabenta auzoan, mendi-hegalean, Goikoetxe baserri-etxearen ondoan.
Sarbidea: Gernika-Lumotik Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzera doan errepidean, 40,500 km-an, ezkerretara hartu Zarrabenta auzora doan auzo-bidea hartu. Baseliza 300 m-ra dago.
Deskribapena: Oinplano angelu zuzena (11,80 x 7,40 m) du. Zuritutako harlangaitzez egindako hormak eta harlanduzko ertzak. Lau isurialdeko teilatua. Bao bakarreko zementuzko kanpai-horma kanpaiarekin. Gainean, burdinazko gurutzea du. Mendebaldean puntu-erdiko arkua duen atea. Hegoaldean, dinteldun leihoa eta gezi-leihoa ditu. Zementuzko zorua. Oinetan ataripea. Kanpaian erliebean grabatutako gurutzea du.
Irudiak: San Kristobal nagusiena da, halere, San Pedrorena eta San Paulorena ere badaude.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: San Kristobal nagusiena da, halere, San Pedrorena eta San Paulorena ere badaude.
Oharrak: Marmizko (Mendata) eta Gernika-Lumo arteko gurutzean izen hori zuen baseliza egon zela gogoratzen dute auzotarrek. Eremu honetako leku batek San Pedrogana izena du.
Herri-tradizioaren arabera San Pedroren eta San Juanen irudiak, bere garaian, San Kristobal baselizara eraman ziren.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.