Izena: Santiago Tomas.
Parrokia: San Martin Gotzain.
Kokapena: Goardia auzoaren erdigunean kokatuta.
Sarbidea: Fruiztik Ganberako errepidea. Auzo-eskolaren ondoan Oruerako auzo-bidea hartu. 1 km-ra baseliza dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (8,20 x 5,85 m). Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua eta zementuzko kanpai-horma bao batekoa. Hegoaldean atea, puntadun arkuduna. Dinteldun leihoa Hegoaldean eta gezi-leihoa Ekialdean. Harlauzazko zorua. Barnealdean 1500 urtean egurrez tailatutako Santo Tomas Apostoluaren irudi gotiko hispanoflandetarra.
Irudiak: Santiago Pelegrin eta Fatimako Birjina.
Margo-lanak: Jesusen Bihotz Sakratua, Mariaren Bihotz Sakratua, San Pio X eta Santiago.
Artapena: 1983. utean eraberritu zen. Udalak materialak jarri zituen. Herritarrek, berriz, eskulana.
Jaia, kultua eta errituak: Abenduaren 21ean, Santa Tomas egunean, meza ospatzen da. 1967tik aurrera ez da erromeriarik ospatzen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.