Izena:San Roke.
Kokapena: Izenak berak adierazten duen moduan baseliza hau Tala inguruan zegoen, eta horrela idatzita dago 1721eko agiri baten.
Talako Elizako Etxezainak Tala inguruan beste baseliza baten eraikuntza-beharretan zebiltzala dio, eta horretarako diruak behar direla zehazten du, hau dena azkenean San Martin baselizako ortua eta azken hondakinak saltzeko eskatzeko. 1722an baietz esaten zaio, saltzeko, baina baseliza berriak San Rokeren izena hartu behar duela.
Bermeoko Hiribilduaren 1754ko Ordenantzetan ere aipatuta dago:
“(...) Acordaron y Ordenaron que ninguno sea osado a introducir Ganado alguno de qualquier calidad que sea en el Prado expresado tocar ni mover sus plantios, ni hacer hoyos, antes bien se llenen o se cierren los que hubiere y los caminos de la dha Atalaya con puertas o rejas, que impidan la entrada del ganado y ninguno ni Gallinas por las viñas y heredades inmediatas tenga el Ynquilino de la Hermita de S. Roque, con cuya calidad expresa se otorgue el Arrendamiento y los que contravinieren incurran por cada vez en la pena de diez ducados destinados como los demas...".
1820ko plano topografikoan, Tonpoiko etxearen eta Talako gotorlekuaren ondoan, aipatuta ageri da.
Jaia, kultua eta errituak: Oso antzinatik abuztuaren 16an, San Roke egunean, erromeria ospatzen da. XIX. mendeko 70. hamarkadara arte itsaso-gizonek ere egun hori errespetatu egiten zuten eta eguna ospatzera itsasotik etortzen ziren.
1963. urtera arte erromeria hori tala ondoko zelaian ospatzen zen. Urte horretatik aurrera, aipaturiko zelaian etxebizitza-blokeak eraikitakoan, erromeria, Tonpoian ospatzen zen.
Zabalaren aburuz, 1746ko kolera-epidemiak eraginda San Rokeko baselizaraino errogatiban joan zen sufrikarioa arintzeko asmoz. Errogatibara, itsasontzi bakoitzeko gizon batek joan behar zuen, bi dukateko zigorra ez bazuen nahi behintzat.
Antón Erkorekak aipatutako epidemiaren inguruan ondoko ahozko informazioa jaso du:
“(...) dicen que en Bermeo hubo cólera (...) Y la gente empezó a morir a montones. Se juntaron en la iglesia de Santa María e hicieron una promesa: que irían siempre a la ermita que está en el Tompón; que irían todos los años el día de San Roque si desaparecía el cólera del pueblo. En un principio iba todo el pueblo a la procesión, después la Iglesia se cayó y la gente dejó de ir. En la actualidad el día de San Roque, la procesión sólo se hace alrededor de la Iglesia (parroquial)”:
Gaur egun, Andra Mariako kalean Torronterotik sartuta ikurriña gorria jartzen da ondoko testuarekin: "Líbranos de peste y males Roque Santo peregrino". Kalearen erdian metro bateko altuerako postisuen edo panpinen bikotea, era barregarrian jantzita, jartzen zen.
Errogatibak: Desagertutako baseliza honetara Igokundeko jaiaren aurreko hirugarren egunean errogatiban igotzen zen.
Labayruk, Zubiaur eta San Pelaio auzoek Bermeotik banatzeko prozesuaren oharren inguruan lortutako datuetan badio Almikatik baseliza honetara errogatiban joaten zela:
“(...) La Atalaya de Bermeo fue cedida en 1301 que fue de Alboniga y a ella solía ir en rogativa su Cabildo el día de San Roque y a la ermita del Santo hace muy pocos años”.
Baselizaren sorrera: Zabalaren aburuz baseliza hau 1722. urtera aldera eraiki eta 1818an sute batek aurretik eraman zuen.
Gaubekak eraikuntza-data aurreratu egiten du; bere ustez, Bermeoko Hiribildua sortu baino apur bat lehenago Almikako fededunek sortu zuten.
Ohar historikoak: E.E.A.H.ko agirien artean badago bat "Sobre la ermita arruinada de San Roque" aztertzen duena. Bertan, Eliza-Kabildoaren eta Hiriburuaren Alkatearen artean zin egin bai baina oraindik banatu gabeko baselizaren inguruan auzia dago.
XVIII. mendekoa izan daitekeen agiri honen arabera, Alkatea ez zegoen baten Udaleko Sindikoak baselizan beharrezkoak ziren lanak egitea proposatu zuen, baina Alkatea, herrira etorritakoan, lan horien aurka agertu eta giltzak gorde zituen.
Igokundeko egunean Kabildoa baseliza horretara letaniak egiten joan zenean baseliza itxita aurkitu zuen eta parrokiara itzuli behar izan zuen. Parrokian bertan, "se ejecutaron las oraciones y funciones acostumbradas habiendo sufrido aquella burla y vergüenza tan escandalosa como impropia de tan Santo Objeto, y suma debocion que se merece el santo de su comun devoción".
Agiri luze honen beste puntu batean erlijioarekin lotuta ez dauden eginkizunak egiten direla, arrantzontzietako kandelak moztea adibidez, salatu egiten da.
Udal Kontu Liburuetan euren Parrokia Elizekin eta Mendeko Baselizekin zituzten kontuak nola garbitzen diren zehazten da, eta horien artean, 1793an baseliza horretarako kanpaia berria erosi eta ordaindu dela zehazten da. 1794an, ostera, Juan Bautista Goikoetxea, Juan Olalde eta Manuel Gonzalez, Arotz-Maisu eta Urreztatzaile direnei ordaintzen zaie, baselizako erretaula nagusia margotzeagatik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.