Izena: San Roman, herritarrentzat Sandroma.
Parrokia: San Bizente Martiri.
Kokapena: San Roman auzoan, Muxika dorretxetik gertu dago.
Sarbidea: Amorebieta-Etxanotik Gernika-Lumora doan errepidean, 29 km-an, auzo honetara garamatzan desbideratzea ezkerretara hartu behar dugu. Auzoaren erdian baseliza dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (14,10 x 7,30 m). Bistan dagoen harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua. Elizburu gaineko sabaiaren gailurrean zureriazko egitura batek eusten dion isurialde biko teilatutxoa dago, beronen azpian kanpaia dagoela. Hegoaldeko ateak puntadun arkua du. Ekialdean mainela duten bi leiho puntadunak daude. Lau-hostoekin errematatuta daude. Mendebaldean mainela duten puntadun baoak daude eta gezileiho bat. Harrizko harlauzadun zorua. Gaur egun ez du arkuperik.
Irudiak: San Roman.
Artapena: Oso ona.
Jaia, kultua eta errituak: Abuztuaren 9an San Roman eguna da, baina, gaur egun, hurrengo domekan ospatzen da, meza nagusia eta erromeriarekin.
Errogatibak: Asentzio egunaren bezperan parrokian hasi eta baselizaraino letari-prozesioa egiten zen, eta berdin egiten zen San Marko egunean, apirilaren 25ean. Abadea kura bedeinkatzen zuen, eta elizkideek hartu eta euren ortu eta kortak ureztatzen zuten, babesa emateko asmotan.
Eskaera eta eskaintzak: Kandelak eta olioa eskaintzea ohitura zen.
Erditu beharrean zeuden emakumeek olioa eskaintzen zuten, santuaren babespean ipintzeko, eta jaiotzeko zegoena, arra ala emea, zer nahiago zuten adierazten zioten, seme edo alabaren osasuna haren eskuetan ipintzen zutela.
Ezkontzak eta jaiotzak: Noizbehinka ezkontza keta jaiotzak ospatzen dira.
Antzinako Parrokia: Iturrizaren arabera:
"... y San Roman (sic.) Martir; esta última fué en la antigüedad la primitiva parroquia de Mujica y quedó reducida á ermita á causa de haberse fundado la de San Vicente en el siglo IX en las cercanías de las casas de los labradores del Señor,...".
Oharrak: Aita Pedro Vazquezek baselizaren arkitekturan oinarrituta XII. mendearen amaierako baseliza erromatarrekin lotzen du.
Barrio Lozaren arabera baselizaren elementurik aipagarrienak eliza-bularreko leihoak dira:
"Se trata de dos ejemplares raros en la geografía artística del País. Aunque su catalogación siempre se prestará a opiniones diversas dado su carácter popularísimo, hay que estudiarlas dentro del arte románico, pues los vanos y la ermita en general tienen un aire inconfundible de tal estética, aunque sea en versión popular. Es una pervivencia estética del románico en avanzado siglo XIII..."
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.