Izena: San Roke.
Kokapena: Arteaga-Uria auzoan, Ozolloerdiko baserri-etxearen atzealdean, San Rokeko baseliza egon zela dio ahozko tradizioak.
Oharrak: Ozolloerdiko baserri-etxearen atzealdeko horman puntu-erdiko arkudun atea gordetzen da. Angel Naberanek dioenez baselizarako sarrera zen.
Baserri-etxean gaur egun bizi denak onartzen du entzunda duela bertan baseliza bat egon zela, baina ez du gogoratzen zein zen baselizaren izena.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.