Izena: San Pelaio.
Parrokia: Santo Tomas Apostolua.
Kokapena: Belendiz auzoan, Gernika-Lumo – Nabarniz errepide ondoan.
Sarbidea: Gernika-Lumo – Nabarniz errepidea, 36,200 km-an eskumaldean.
Deskribapena: 13,30 x 9,26 metroko oin angeluzuzea dauka. Oinean nabarmendutako abside zuzena dauka, 4,00 x 2,50 metrokoa. Hormak harlangaitzez eginda daude, harlanduzko kantoi-harriekin. Teilatua hiru isurialdekoa da, zinbria biren gainean dago eta baodun kanpantorrea, kanpaia eta akrotera bi ditu. Absideak gurutze-ganga faltsua dauka. Atea (arku zorrotzarekin) hego-mendebaldera begira dago, bao dinteldun handia dauka hegoekialdera begira eta arku zorrozdun leiho bi ipar-mendebaldera eta hego-mendebaldera begira. Zorua egurrezkoa da eta koroa ere bai. Baselizaren aldamenean, beste eraikin bat dago frontoi txikiarekin.
Irudiak: Santo Kristo, Ama Birjina eta San Isidro.
Koadroak: San Joaquin, Santa Ana eta Ume Maria.
Lehen aldarearen San Pelaioren koadroa zegoen, baina gaur egun baselizaren ondoko areto parrokialean dago.
Artapena: Ona. 1976 eta 1977an berriztatu zen.
Jaia, kultua eta errituak: San Pelaio ekainaren edo bagilaren 26an ospatzen da. Meza abestua eta erromeria egoten dira. Jai-batzordeak joandakoak eskertzen ditu barkilloak, pastak eta ardoa emanez.
Lehen ohitura zen prozesioa egitea letaniak errezatzen. Noizbehinka, San Pelaioren dominak banatzen ziren.
Parrokiari erantsita: Arratzuko parrokia nagusiaren laguntza izan zenez ezkontzak, bataioak eta lehen jaunartzeak ospatzen ziren.
Ohar historikoak: Baselizaren sorrera: Iturrizaren aburuz, Belendizko oinetxeak sortu zuen XVII. mendean.
Ahoz ahoko tradizioak ere baseliza Belendizko oinetxeak eraiki zuela dio, osatu ezin zen gaixotasunak jota zegoen alaba osatu zelako.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.