Izena: San Pedro Apostolua.
Parrokia: Santiago Apostolua.
Kokapena: Oma auzoan, Otortzia mendiaren magalean, Kortezubitik Nabarnizera doan errepidearen eskumaldean. Gertu dauden baserri-etxeak: Aurrekoetxea, Kurtziñe, Errementari, Andiketxe...
Sarbidea: Gernika-Lumo – Lekeitio errepidea. 36. km-an eskumara doan desbideratzea hartu Kortezubitik Nabarnizera doan errepiderantz. Gurutze horretatik 4,5 km-ra baseliza dago. Bertatik PR BI-180 ibilbide laburra igarotzen da.
Deskribapena: 10,75 x 7,70 m oinplano errektangeluarra. Harri-hormazko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Estalkia hiru isurialdekoa da. Burdinezko kanpaia kanpaidun baoan du eta sarbidearen gainaldean burdinezko gurutzea dauka. Hego-mendebaldean dinteldun atea du. Leiho zuzena dauka burdin trangekin hego-ekialdeko fatxadan. Harlauzazko zorua. Sarbidean ataripea du.
Irudiak: San Pedro, Gurutze Sakratua eta Karmengo Ama.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Ekainaren 29an, San Pedro egunean, meza eta herri-erromeria ospatzen da.
Erreguak: Igokundea baino hiru egun lehenago errogatiban joaten zen Kortezubiko parrokiatik. Ura eta gatza bedeinkatzen ziren. Ondoren, ortuetan eta kortetan zabaltzeko parte-hartzaileen artean banatzen zen. Errogatiban parte-hartzaileei pattarrarekin eta ogiarekin eskertzen zitzaien.
Gaur egun, igandeetan ez da kulturik egiten. Bataioak eta ezkontzak ere ospatzen dira.
Oharrak: Antzinako kondaira baten arabera, Bolunzulo kobari, Omaerreka erreka sartzen den kobazuloari, sarrera itxi egin zitzaion eta ondorioz errekatik ura atera eta atera aritu zen Omako haran itxira. San Pedro ermitako estatuaren belaunetara arte heldu zenean, Santuak kobako zuloa irekitzeko agindu zuen eta harana hustu zen urak normaltasunera berriro etorri ziren arte.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.