Izena: Elurretako Ama, Pareziko edo Bareziko Andra Mari.
Parrokia: Altamirako San Migel Goiaingerua.
Kokapena: Parezi auzoan kokatuta dago, Auzo-Eskolen eta Parezi baserri-etxearen aldamenean hain zuzen ere.
Sarbidea: Gernika-Lumotik Bermeorako errepidean, 39 km-an, eskumara hartu behar da Busturiatik Arrietara doan bidea. Parezi baserri-etxea 4 km-ra dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (14,32 x 7,66 m). Hormetan bistan dagoen harlandua dago. Teilatua ur bikoa da eta bi zertxen gainean dago. Kanpai-horma bakartuta; harrizko bao dauka, eta bertan kanpaia, eta horren gainean burdinazko gurutzea. Iparraldeko ateko arkuak apur bat zorrotza da. Iparraldeko bi leihoek leihoburuak dituzte. Oinak harlauzak ditu zoruan; presbiterioko behe-gunea egurrezkoa da. Egurrezko koroa. Arkupea sarrerako atearen gainean. Atearen gainean idazpuru hau dago: “Año 1793”. Aldarearen osteko horman gurutze landuak dituen harria dago. Atearen ondoan ondoko inkripzio hau dago: “1995. urtean barriztatuta”.
Irudiak: Pareziko Andra Mari ermitako irudiak txikiak dira: Andra Mari Elurretakoa, Andra Mari Karmengoa, San Antolin, San Marko, eta San Jose. 1792an, Gregorio de las Cagijasek San Antolin irudia itxuratu eta urreztatu zuen.
Artapena: Ona. 1995ean berriztatu zen.
Jaia, kultua eta errituak: Jaieguna, abuztuaren 5a, Elurretako Ama da. Abestutako meza eta herri-erromeria egoten da. Abuztuaren 6an auzoko hildakoen aldeko meza ospatzen da.
Lehorte-garaian euria eskatzeko Pareziko Birjinaren irudia prozesioan jaisten zen ermitatik Altamirako San Migel Goiaingeruaren elizara.
Baselizan itsasoko exvoto batzuk gordetzen dira. Santutegi honetara arrantzaleen familia ugari joaten da. Duela gutxi galdutako ohitura baselizaraino
Igandeetako kultua: Ezkontzak ospatzen ziren.
Oharrak: A. Lizarraldek irudiaren gainean hauxe dio
"...El indumento del Infante presenta la particularidad de semejar una casulla de la época. Diríase que esta imagen está hecha a la vista de otra bizantina que desapareció. Si la ermita de Pareci existía el año 1051, como aseguran los historiadores, en esta fecha hubo probablemente otra imagen que pudo ser bizantina, con el Niño vestido con dobles prendas túnica y phenolion o penula".
Leku hau San Millan de la Cogollako agiri batean aipatzen da. 1051ko urtarrilaren 30eko agiri horretan Iñigo Lopez Kondeak eta bere emazte Todak Izpeako Andra Mari monasterioa Arabako gotzain Garciari dohaintzan ematen diotela irakur daiteke:
“(...) et condonamus omni voluntate, monasterium iuxta maris, cui vocabulum est Sancte Marie de Izpea, subtus penna, in territorio Busturi, cum sua decania pernominata Bareizi>> (Cartulario de San Millán de la Cogolla).
Pareziko Andra Mari ermita askotan aipatzen da Udal- eta Fabrika-Liburuetan. Eliz-kabildoak usadioa zuen urtero prozesioa egiteko ermitaraino; bertan San Antolin irudiari errezatzen zioten. Inoiz, ermitak San Antolin izenarekin agertzen da. Udaleko kontu-liburuetan jesarlekuen gainean jasotako informazioaren arabera, hauxe agertzen da:
“Iten por la posecion (sic) que se hiço a la hermita de San Antolin habían dado a los beneficiados de la dha Ante Yglesia cinco Rs. y se pasan”.
Itxura denez, ermita hori Pareziko Andra Mari ermita zen; bertan santuaren irudi agurtzen zuten.
Axpeko Santa Maria elizak zuen jabetzarik handiena eta hoberena Pareziko etxea eta ermita, euren jabetzarekin, eta Angiz-Beazkoa etxea eta horri zegozkion soloak ziren. XVII. mendearen hasieran Fabrika-Liburuan bazegoen. Esaterako, 1621ean, baselizako ezkila kendu zen, eta Morgara eraman zuten urtzeko; kanpaigileak 372 erreal jaso zituen. Ermita altxatzeko erabil zituen materialak oso txarrak ziren, eta Fabrikak behin eta berriro egin behar izan zituen konponketak. Hala ere, hondatuta egon zen. XVIII. mendearen amaieran Busturian konponketa asko egin zituzten ermitetan. Manuel Gonzalez jaunak, urreztatzaileak, Pareziko ermitako erretaula urreztatu eta jaspeztatu zuen, 250 erreal jaso zituen behar horrengatik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.