Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Paduano San Antonio.

Parrokia: San Andres Apostolua.

Kokapena: Abiña auzoan, San Antonio eta BBKren umeen koloniaren ondoan.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Bermeora doan errepidean, 41,400 km-an, eskumalderako desbi

deratzea hartu. Abiñako auzo-bidetik hondartzaraino heltzen da. Hemendik ezkerretara bide bat hartu behar da baselizara joateko.

Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (8,65 x 5,99 m) du. Hormak zuritutako harlangaitzez egindakoak dira. Bi isurialdeko teilatua. Bao bakarreko kanpai-horma eta honen gainean burdinazko gurutzea dago. Burdina-saredun atea. Bi leiho dinteldun HE-an. Harlauzazko zorua. Aurrealdean arkupea du. Atearen gainean ondoko inskripzioa: "Abiñako Andoni Deuna".

Irudiak: Paduako San Antonio.

Lemandaroko San Joan baseliza
Paduako San Antonio.

Artapena: Ona.

Jaia, kultua eta errituak: Ekainaren 13an, Paduako San Antonio egunean, meza ospatzen da.

Aitzinean, San Antonioren 13 astearteak eta bederatziurrena Santuari egiten ziren.

Mutil-laguna eta galdutako objektuak aurkitzeko asmoarekin Santuarengana jotzen da.

Noizbehinka ezkontzak ospatzen dira.

1900eko otsailaren 2an Sabino Arana Goiri Jauna eta Nikolasa Atxikallende Anderea "Abiña deituriko parajean dagoen Paduako San Antonio baseliza publikoan" ezkondu ziren. Sukarrietako San Andres parrokian ezkontza-agiria gordetzen da.

Kondairak: Herri-tradizio baten arabera Paduako San Antonio XIII. mendeko santu portugaldarrak haurtzaroa bere amama jaiotako Abiña baserrian eman zuen.

Javier Ibarra Bergé-k baseliza honen inguruan hauxe dio:

"(...) A cincuenta metros de la casa en la que nació, según tradición la abuela de San Antonio de Padua que también se dice que estuvo en Pedernales en cierta ocasión, se levantó en 1886 una ermita dedicada al Santo, por devoción de una señora de Guernica que hizo la promesa para el caso en que sanara, lo que ocurrió cuando estaba agonizando."

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.