Izena: Muruetako Ama, Muruetako Ama Birjina eta baita Andra Mari ere moduan ezaguna da.
Kokapena: Litekeena da gaur egungo parrokia den Muruetako Amaren Natibitate elizaren ondoan kokatuta egon izana. Parrokiaren aurreko belardiari "baselizaren landa" esaten zaio. Gaur egungo parrokiaren lanen aurretik (1849-1852) baseliza parrokia moduan (1829) erabiltzen zen.
Ohar historikoak: 1852an patroiaren irudia eliza berrira eraman zen eta baseliza behin-behineko Kanpo Santu moduan geratu zen. 1867an “kanpo santu” zaharra eraikitzeko akordiora heltzen da. Akordio horretan ondokoa zehazten da: “(...) se aproveche para su ejecución todo el material que contiene la ermita primitiva de Nuestra Señora que benga bien y que al efecto hará valuar su coste (...)”. Baseliza, azkenean, urte horretan erautsi zuten, “... y desaparecida por el Ayuntamiento de aquel entonces que allanándose su suelo y plantado de arbolado agregó a la Campa parroquial que la circundaba”.
Baselizatik Iturrizak egindako deskribapen txikia baino ez dago:
"...Tiene un Heremitorio de la advocación de N. Señora de Murueta edificado en el plano de un pequeño ribazo; el qual es de una nabe sin bóveda de 56 pies de longitud y 32 de latitud, con tres Altares, pulpito, Coro y cementerio; y por hallarse su pabimento enladrillado, no se puede venir en conocimiento si en la antiguedad fue Parroquia Sacramental; solo consta que hera Sufraganea de la de Axpe de Busturia en la pesquisa de Patronatos de Iglesias que se hizo el año de 1487, y como tal uno de los cinco Beneficiados de dichas su Matriz celebran Misa los Domingos y días festibos en el citado Heremitorio a los dueños y abitantes de 42 Caserias esparcidas de que consta la republica...".
Lizarraldek, bere aldetik, ondokoa dio:
"... Santa María de Murueta.- Su nombre proviene, sin duda, de la antigua casa Torre de Murueta, que pudo tener una ermita dedicada a Andra Mari...".
1487ko Eliza patronoen datuen arabera baseliza hau Busturiako Axpeko elizaren mendekoa zen. Datu hori, baselizan egindako lanak eta baselizari emaniko dirua Baselizaren Kontu-Liburuen bitartez dokumenta daiteke.
Kontuak 1587ko urtean hasten dira. Orduan, baseliza zaharberritzeko asmoarekin herria biltzen da. Baina lan hori ez da egingo, zeren eta 1607an eta 1608an baselizan lanak egiten ari dira eta, era berean, ermitaren itxura aldatzeko mendiko produktuen salmentatik lorturiko diruarekin adostu bazen ere, Bisitan, behin eta berriro eskatzen zaio Muruetako elizateari. Halere, herriko eta inguruko herrietako artisauek baselizan egindako konponketak ugari izango dira. Horiei esker, baselizak guruztokia, egurrezko dorrea eta erantsitako sakristia txikia zituela jakin daiteke.
Altzarigintzari dagokionez Iturrizak badio ermita erauntsi zenean Gasteizko Elizbarrutiko Museoari emandako zilarrezko nabeta eta zilarrezko kanpaitxoa bertakoak zirela. Kanpa itxiki hori Kontu-Liburuan aipatzen da eta Rodrigo Muruetak, baselizako zaindariak, 1589an baselizarako lortu zuen. XVII. mendean erosketa desberdinak egin ziren. 1623an hauxe agintzen da: “undir el cáliz de la dicha igueleçia porque es muy pequeño y se dize missa con muy grande peligro añadiéndole asta seis ducados de plata”. Agian, aipagarriena, Pedro Alloytizek, Muruetako elizateko Maisu Eskultoreak, bi irudi (Kristo batena eta Andra Mariko Amarena) eta Gurutze bat ematearena izan daiteke. Alloytizek badio Elizaren zerbitzurako landu zituela eta euren balioa baselizari zor dion egindako errolda batetik deskontatzea –hamar eta bederatzi duket- eskatzen du. Natibitatearen Amaren Parrokian gaur egun gordetzen den Amaren irudia aipaturiko eskultoreak egindakoa dela, nahi eta jatorrizko tailatik zati bat baino ez den geratzen. Mª Victoria Gondra Oraa ikertzailearen aburuz irudi honek debozio handia izan zuen eskualdean, eta testamentu eta dohaintza ugaritan frogatu ahal izan da; halere, baselizari dagokionez esan behar da apala zela eta behin eta konponketak behin eta berriro beharko zituela.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.