Izena: San Migel Goiaingerua.
Parrokia: 1952etik aurrera Altamirako parrokia da.
Kokapena: Altamira auzoko erdigunean.
Sarbidea: Gernika-Lumotik Bermeora doan errepidean, 39 km-an, Busturiaren erdigunean, ezkerretara hartu behar da desbideratzea Altamira auzora. 500 m-ra, eskumatara, baseliza dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (27,50 x 9,70 m). Barnean absidea du. Iparraldeko eta Hegoaldeko hegaletan sakristia du. Bistan dauden harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Hiru bular-horma iparraldean eta beste hiru hegoaldean. Hiru isurialdeko teilatua. Kanpandorrea erdi-puntuko lau arkuren gainean. Hauen azpian sarrera nagusia dago. Fatxadaren hegalak bi pinakuluen bidez errematatuta daude. Erdi-puntuko arkua duen atea hegoaldean. Arku lobuladun atea mendebaldean. Hiru bao zirkular hegoaldean eta bat Iparraldean. Egurrezko zorua. Koroa du. Oinetan eta Epistolaren aldean arkupea.
Irudiak: Kristo Santua, San Migel, Itsasoko Birjina, San Antonio, Karmengo Birjina, San Isidro, Jesusen Bihotz Sakratua, San Jose eta Sortzez Garbia.
Eskumako kaperan: San Joan, Doloreetakoa, Kristo Santua eta San Judas. Irudi horiek Aste Santuetako prozesioan ateratzen ziren.
Artapena: Ona
Jaia, kultua eta errituak: Irailaren 29an, San Migel Goiaingeruaren egunean, jaia ospatzen da.
Bateoak ospatzen dira.
Errogatibak: Antzina, Igokundearen aurreko asteartean, parrokiarik baseliza honetaraino prozesioan joaten zen.
Gaur egungo parrokia: 1952ra arte Busturiako parrokiaren laguntzaile izan zen. Orduz geroztik, Altamirako parrokia da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.