Izena: San Migel Goianingerua.
Parrokia: Gorostizako Andra Maria.
Kokapena: Uribarri auzoaren M-an, isolatuta, Nabarniztik Ereñora doan antzinako herribidearen ondoan. Herrigunetik 300 m-ra. Bertatik PR BI-174 ibilbide laburra igarotzen da.
Sarbidea: Gernika-Lumo – Ereño (Nabarniztik) eskualdeko errepidea. Nabarnizko erdiguneranzko gurutzetik 200 m-ra ezkerrera desbideratzea hartu. 100 bat m-ra baseliza dago.
Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (10,20 x 6,60 m) du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak Lau isurialdeko teilatua. Kanpai-hormarik gabe. Kanpaia barnealdean dago. Fatxada nagusian egurrezko hesia dago eta bertan atea. H-an bi gezi-leiho ditu. Egurrezkoa zorua. Aurrealdean arkupea eta erantsitako jesarlekua ditu.
Irudiak: San Migel, San Roke eta Madalen Santua.
Artapena: 2005. urtean berreraiki zen.
Jaia, kultua eta errituak: Urte asko dira baseliza honetan San Migelen jaia ospatzen ez dela. Bertan behera geratu zen, San Migelen erromerian hildako bat eragin zuen borroka egon eta gero. Gertera hori XIX. mendean gertatu zela diote.
Errogatibak: Igokundearen aurreko asteazkenean Nabarnizko parrokiatik baseliza honetara errogatiban joaten zen. Baselizari buelta bat eman eta gero, meza ospatzen zen. Bertan, ura eta gatza bedeinkatutakoan parte-hartzaileen artean banatzen ziren.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.