Izena: San Migel Arkaingerua.
Parrokia: San Bizente Martiri.
Kokapena: Usparitxa auzoan (Areatzako herrian), Jauregi baserri-etxearen ondoan.
Sarbidea: Amorebieta-Etxanotik Gernika-Lumora doan errepidean, Oka igaro bezain laster eta Areatzako gunera heldu orduko ezkerrerantz desbideratzea hartu behar da.
Deskribapena: Oinplano angeluzuena du (11,30 x 8,45 m). Bistan dauden harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua, bi zinbrien gainean. Bao bakarreko kanpai-horma, kanpaiarekin. Erdi puntuko arkudun atea bi inposta gainean. Hegoaldean itsututako atea eta gezi-leihoa. Ekialdean gezi-lehioa. Zementuzko zorua antzinako harrizko harlauzen gainean.
Irudiak: San Migel, San Isidro, Madalena, San Lorentzo eta San Pedro. San Pauloren irudia dago, baina kultutik kenduta.
Exbotoak: Muxikako auzoen izenekin banderak eskegita daude.
Bestalde, hainbat motibo erlijioso berri daude bertan.
Artapena: Ona, XX. mendearen amaieran eraberritu zutelako.
Jaia, kultua eta errituak: Gaur egun ospatzen den jaia nagusia San Isidro egunekoa, maiatzaren 15ekoa, da, baina lehen, antzina, San Migel Goiaingeruarena izaten zen, irailaren 29a. Jai honetan bertaratzen direnei ardoa eta gailetak eskaintzen dizkiete.
San Isidroren irudiarekin egin ohi den prozesioa ez da egiten. Antzina, prozesio hau urrunen zegoen baserriraino ere heltzen zen.
Errogatibak: Muxikako herri-elizatik Asentzio egunarena urreko hiruretariko batean letariak eginez etortzen ziren. Egun horretan ura bedeinkatzen zen, ondoren elizkideek ortu eta soroetan isurtzen zutela babesteko.
Lehorteetan, San Isidroren irudia Areatzako Santakrutz eliza eraitsiraino erasten zen prozesioan.
Batailoak eta ezkontzak: Inoiz, bataioak eta ezkontzak ere ospatzen dira berton.
Oharrak: San Isidroren irudia Areatzako Kofradiak ordaindu zuen 1942. urtera aldera. Baseliza, herritarren laguntzaz, 1943an eraberritu zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.