Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Migel Goiaingerua.

Kokapena: Hirigunean, portu zaharrean, parke ondoko gaur egungo San Migeleko mailen... inguruan kokatuta zegoen?...

Labayruk 1488ko bere kronikan San Migel eta Santa Klara baselizak portu txikian kokatzen zituen.

Zabalaren esaten digunez baseliza hau Bermeoko San Migel Monasterioaren ondoan kokatzea, autore batzuk egiten duten bezala, txarto dago.

Ohar historikoak: Dohatza: Iturrizak XVIII. mendearen amaieran Bermeoren gainean idatzi zuenean bazioen hiribildu honetako memoriarik zaharrenen arteko fidagarrienak Aragoiko San Juan de la Peña eta San Millan de la Cogolla Monastegietan gordetzen diren bi agiri dira. Bigarren idazkia 1082ko otsailaren 16koa da eta badio "que Dn. Lope Iñiguez Señor de Vizcaya dona a Sn. Millán el Monasterio de Sn. Vicente de Ugarte de Muxika con sus Decanias y la hermita de Sn. Miguel del Puerto de Bermeo, que al presente no existe".

Dohaintza hori aipaturiko San Millán de la Cogollako Monasterioaren Kartularioan agertzen da. Laburtuta hauxe dio:

"Yo Lope Iñiguez, juntamente con mi esposa Dña. Ticlo, ofrecemos en honor de San Millán presbítero y confesor de Xto. y a ti Albarón Abad con los demás hermanos que contigo sirven a Dios bajo la regla de San Benito, el monasterio de San Vicente de Ugarte con sus pertenecidos en el término de Vizcaya, con tres decanías una Ibargorozika, y otra decanía que se llama Tuda con su caudal y aquella iglesia de San Miguel Arcángel en el puerto de Bermeo en el litoral, con sus cementerios anejos."

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.