Izena: San Migel Arkaingerua.
Parrokia: San Martin Gotzain.
Kokapena: Oñarte auzoan, Meakauretik Morgako Andra Mariarako errepidearen ondoan, gain batean, Altamira baserri-etxearen ondoan.
Sarbidea: Muxikatik Larrabetzurako errepidea. 23. km-aren inguruan desbideratzea hartu eskumara, Meakaur auzora. 1,800 km-ra, ezkerretara, baseliza dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (11,45 x 7,50 m). Bistan dagoen harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua. Hegoaldean ateburudun atea eta leihoburudun bi leiho. Aldarearen ostean bi gezi-leiho. Harrizko harlauzazko zorua. Teilatuan egurrezko gurutzea. Ez du kanpairik. Baselizaren sarreran batailo-ontzia zegoen. Barnealdean baserri giroko horma-konka baten barruan Aralarreko San Migelen (Nafarroakoa) irudi baten kopiari kultua egiten zaio. Atearen ateburuan ondoko inskripzioa dago: 1996ko irailean berriztua.
Irudiak: San Migel.
Artapena: Oso ona, 1996an berriztu baitzen.
Jaia, kultua eta errituak: Jaia, irailaren 29an, San Migel egunean egiten zen. Baseliza zuinkatzen den zuhaitza pinazi-pinua da eta beraren azpian 1937ra arte egiten ziren erromeriak.
Errogatibak: 1965. urtean gutxi gora-behera baseliza honetaraino errogatibak egiteko ohitura, Asentzidxo letaiñek, bertan behera utzi zitzaion.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.