Izena:Santiago, herritarrentzat Santixau.
Parrokia: Etxanoko Asuntzioko Andra Mariaren herri-elizaren mendekoa da.
Kokapena: Mendiguren mendian egon zen, Egiarte auzoan, Egiartebekoa, Egiartegoikoa, Agerre, Mendiguren eta Bidezabaleta baserri-etxeetatik oso gertu.
Baseliza honen irudi titularra Akordako Andra Mari Garazi parrokian dago.
Jaia, kultua eta errituak: Labairuk, Gorozikako baselizei buruzko atalean, zera dio: "Uno de los servidores de Echano tenía la obligación de ir a Santiago de Mendiguren el 25 de julio dos años seguidos y celebrarles Santa Misa; oficiaba el de Gorocica. El tercer año celebraba el de Gorocica y oficiaba el de Echano. Las obladas repartían a medias siempre".
Ohar historikoak:Zornotzan 1.723ko abuztuaren 21ean Joseph Espejo Cisneros Kalagorriko Gotzaiak emandako bisitaldi-autoan, zera dago jasorik:
"(...) por estar informando su Iltma. que la ermita de Santiago de la Jurisdicción de esta Anteiglesia tiene necesidad de componerse y retexar sus texados mandaba y mandó su Iltma. al mayordomo o persona a cuio cargo esta el cuidado de ella que de sus efectos la componga y repare de todo lo que necesitare formando de ello quenta y que daria siempre que le sea pedida. Y para que conste del que fuere y el producto que causan los montes de dicha hermita comprara un libro y de el hara presentacion en la primera y demas visitas pena de cuatro ducados".
1.753 urteko bisitaldiaren autuan ere baseliza hau aipaturik ageri da, egokiro eta garbi artatzeko eskatzen zela. Bere liburua osatzeko eta ondasunen inbentarioa egiteko agindua ere eman zen. (Begiratu Urrialduako San Migelen egindako deskribapena).
Erauste-baimena: Baseliza erausi eta irudia Bizkargiko Gurutze Santuaren baselizara eramateko baimenaren eskaera Etxanoko elizatearen Akta-Liburuan jasota dago. (Begiratu Urrialduako San Migelen egindako deskribapena).
Oharrak: Baseliza, tradizioaren arabera, egon zen toki berean teila batzuk agertu ziren lurra irauli zenean.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.