Izena: San Martin. Santa Eufemia moduan ere ezaguna da.
Parrokia: Lumoko San Pedro Apostolua.
Kokapena: San Pedro auzoan, Amilla izena hartzen duen hegal baten.
Sarbidea: Gernika-Lumo – Errigoiti errepidean, 34 km-an, eskumara, Amillagarako auzo-bidea hartu behar da. 600 m-ra baseliza dago.
Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (11,70 x 8,25 m) du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Lau isurialdeko teilatua haga biren gainean. Ez du kanpai-homarik ez eta kanpairik ere. Ermitara puntu erdiko arkua eta harlanduzko gezi-leihoa duen fatxadatik sartzen da. Zoladura egositako lurrez egindako harlauzazkoa da. Arkupea du oinetan egurrezko lau zutaberen gainean. Zutabeok harroinen gainean oinarrituta daude.
Irudiak: Ez dago irudirik.
Artapena: Ona, 2009an eraberritu zen eta.
Jaia, kultua eta errituak: Azaroaren 11n, San Martin egunean, meza ospatzen da.
Baseliza honetan San Antonioren oroimenez egiten ziren bederatziurrenetara ere joaten ziren auzotarrak.
Ezkontza-errituak ere ospatu dira bertan.
Errogatibak: Lumoko parrokiatik erreguan joaten ziren ermita honetara Igokunde aurreko asteartean; mezetan ura bedeinkatzen zen eta, gero, elizara joandakoen artean banatzen zuten.
Kondaira: Herritarrek ondoko kondaira kontatzen dute:
"Antes, el caserío Amille estuvo situado en el lugar que ocupa hoy la ermita de San Martin y un incendio lo quemó entero. Tras el incendio, entre los escombros, empezaron a aparecer brujas. Entonces los dueños del caserío decidieron construir el nuevo edificio un poco más abajo, en donde está actualmente, y en el que aparecieron las brujas decidieron construir la ermita de San Martin. Al parecer, el nuevo plan funcionó, ya que el ambiente del barrio mejoró y desde entonces no han vuelto a aparecer brujas."
Ohar historikoak: Gurutzi Arregik Ermitas de Bizkaia bere lanean aipatzen zituen irudiak eta margo-lana ez daude baselizan. San Martinen irudia Asisko San Frantziskoren elizan dago. Santa Eufemiaren tailua eta San Antonioren margo-lana ez dakigu non dauden.
Oharrak:Baselizaren giltzaren, bere objektuen eta liburu liturgikoen zainketa, aspalditik Geurea baserri-etxean bizi direnen ardurapean egon da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.