Izena: San Marko.
Parrokia: Asuntzioko Andra Maria.
Kokapena: Undagoitia auzoan.
Sarbidea: Andra Mariko parrokitik 50 m-ra; Ibarruriko erdigunean, eskumatara hartu Undagoiti auzora doan auzo-bidea. Baseliza 2,5 km-ra dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (9 x 6,80 m). Bistan dagoen harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Isurialde biko teilatua zinbria batek eutsita. Kanpai-hormarik gabe. Kanpaia baseliza barnean dago. Ate dintelduna hegoaldean. Harlauzazko zoladura. Oinetan akupea.
Irudiak: San Marko, Santa Marina eta San Martin.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: San Markoren eguna apirilaren 25a da; gaur egun jaiak hurrengo domekan ospatzen dira, meza nagusia eta erromeria izaten direla.
Errogatibak: Antzina letaria-prozesioak egin ohi izan ziren herri elizatik baselizaraino San Marko egunez, eta baita Asentzio egunaren aurreko hiruretariko batetan. Letari egunean bedeinkatu egiten ziren ura eta gatza, eta nahastu ezkero bertaratuei ematen zitzaien, euren soro eta kortak urezta ditzaten.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.