Izena:Santa Marina.
Kokapena: Akordako auzo-gunean kokatuta zegoen. Leku horretan, Santamañe izeneko etxea altxatzen da.
Baseliza honen irudi titularra Akordako Andra Mari Garazi parrokian dago.
Oharrak:Fernandeza Pinedoren esanetan, Santa Marinak –birjin galaikoa-, Galiziako birjinaren izenak badauka zerikusirik Compostelara joan ohi ziren erromesen joan-etorriak euskal probintzietan izan zuten eragin kulturalarekin.
Oraindik orain, uztailaren 18an, Santa Marina egunean jaia ospatzen da. Akordako parrokian meza eta herri-erromeria egoten da.
M. Bores-ek ondoren bildutako tradizioaren arabera Santa Marina eguna oso garrantzitsua zen elizatean:
Aitzinean, Santa Marina egunean Ibarrangeluk Mundakoko itsasadarreko erdia hartzen zuteneko ospakizuna egiten zen. Ospakizun horretan, udal agintariak txalupa batean itsasoratzen ziren, eta itsasadarraren erdira heltzean, Aitaren egin ostean, lau teila zati jaurti ohi ziren norabide guztietara. Ondoren, Laidako hondartzan ikuskatu eta lehorrera itzultzen ziren.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.