Izena: Andra Maria Madalen.
Kokapena Izaro irlan kokatuta egon zen. Oraindik orain, ermitarenak izan daitezkeen hormak daude. Itsaso-gizonek, irlaren Mendebaldeari, Madalenape, deitzen jarraitzen dute.
Jaia, kultua eta errituak: Bermeon, uztailaren 22an, Madalenen jaia ospatzen jarraitzen dute. Aipatutako Hiritik itsaso-bidaia egiten da irlara, Elantxobera eta Mundakara. Bidaiaren amaiera Bermeo da.
Oharrak: XV. mendetik 1719an itxi zenera arte komentu frantziskotarra egon zen. Hori itxitakoan komunitatea Forura joan zen. Bere hondarren gainean Madalenako ermita eraiki zen; halere, autore batzuen aburuz, ermita hau komentuarekin batera egon zela diote.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.