Izena: San Lorentzo, herritarrentzat San Lontzo.
Parrokia: Natibitatearen Andra Mariari dagokio.
Kokapena: Hanbre auzoan. Tontortxo batean, pinu artean.
Sarbidea: Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Zugastieta arteko errepidean, 45 km-an, ezkerrera desbideratzea hartu eta basoko bidetik joan. Errepidetik 200 m-ra baseliza dago.
Deskribapena: Angelu zuzeneko oinplanoa (5,30 x 4,45 m) du eta adreiluzko tabike zuritua du. Teilatua isurialde bikoa da. Burdinazko hezia duten leihoburudun bi gezi-leiho daude ipar-mendebaldean. Zementuzko zorua. Oinetan arkupea dago, itxita.
Irudiak: San Lorentzo, Jesusen Bihotz Sakratua eta Mariaren Bihotz Sakratua.
Artapena: Ona.
Ohiturak, kultua eta errituak: Abuztuaren 10ean, San Lorentzo eguna. Hurrengo domekan meza ospatzen da, baina ez erromeria.
Oharrak: Antorrena baserriaren jabetza da. Oraintsu eraikitako ermita da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.