Izena: San Lorentzo, herritarrentzat Sainlleunte.
Parrokia: Arbatzegiko San Bizente Martiri parrokia.
Kokapena: Aspiz (Aspaiz) auzoan. Auzokideek Sanlleunte baserri-etxearen (erausita) ondoan zegoela gogoratzen dute. Baserri-etxe hau Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Zugastieta arteko errepidearen 45. km-an gutxi gorabehera dago.
Ohar historikoa: 1690ean hasten den Kontu-Luburu du baseliza honek. Horretan ondoko datuak irakurtzen dira:
1731ko bisitan baselizak hauxe duela esaten da: "amojonado en forma de un monte robledal propio suyo en su circunferencia".
Era beren, aldarea dagoela esaten da eta aldare horretan margotuta daudela: "en tabla en quadro crecido cerradero las Ymagenes de S. Lorenzo, .S. Bartholome y Sn Vicente".
1793ko bisitan, Kalagarriko Gotzainaren autoan baseliza botatzea agintzen da.
Eliza-Kabildoak eskatu zuenaren arabera baseliza hau eta San Pedrokoa bota, bien diruak batu, eta izen biak hartuko zuen baseliza berria eraikitzeko baimena ematen da.
Aipaturiko liburuan, datarik gabeko oharrean hauxe agertzen da:
"Esta Hermita de S. Lorenzo y la de S. Pedro fueron demolidas, y exigida otra de nueba planta con la advocación de las dos reuniendo sus caudales, y formando libro para sus quentas con licencia competente del Tral. Ecco. que seguramente por haberse extraviado no aparece; a este libro queda finalizado. D. Juan José de Guerricaveitia".
Liburuan idatzitako ohar batek badio:
"En el año de 1842 ó 843 se apoderó de Gobierno de sus bienes como nacionales y nada le quedó":
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.