Izena: San Lorentzo, herritarrentzat San Lontzo eta Sanlloente.
Parrokia: Asuntzioko Andra Maria.
Kokapena: Maume auzoan kokatuta dago, eskolaren eta abade-etxearen ondoan hain zuzen ere. Bere ingurutik Ardoaren eta Arrainaren Ibilbide Luzea GR-38 igarotzen da.
Herritarren arabera antzinako kokalekua gaur egun baseliza dagoen lekutik 600 m haratago da, Sanlloante baserri-etxearen aldamenean alegia. Iturrizarentzat Berroiako San Lorentzo da.
Sarbidea: Urrutxuatik Durangora (Dudoletatik) doan errepidean, 34,500 km-an, ezkerrera hartu desbideratzea. Goranzko joera duen auzo-bidetik zehar 3 km egindakoan Maume dago eta bertan baseliza.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (10,90 x 7,80 m). Zuritutako harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Isurialde biko teilatua, zinbria batek eusten diola. Zementuzko kanpai-horma dago, kanpaia bana duten hiru huts-gunekin, eta tontorrean gurutzea eta piramide antzeko akroterak daude. Ekialdeko horman erdi puntuko arkua sarrera-atea Leiho dinteldun bat iparraldean eta beste lau hegoaldean. Harrizko harlauzadun zorua. Egurrezko korua du. Elizapea oinetan eta Ebanjelioaren aldean.
Irudiak: San Lorentzo eta Fatimako Birjina.
Artapena: Oso ona.
Jaia, kultua eta errituak: San Lorentzo egunean, abuztuaren 10ean, meza abestua eta herri-erromeria izaten dira.
Errogatibak: Asentzio egunaren aurreko hiru egunetariko baten errogatiban joaten zen baseliza honetara.
Parrokia: Baseliza honek Ibarruriko eliza parrokialaren eliza erantsia da. Badauka bataio pontea eta jaio berriak bataiatzen dira, eta ospatzen dira lehen jaunartzeak eta ezkontzak ere.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.