Izena: San Lorentzo, herritarrentzat San Lontzo.
Parrokia: Asuntzioko Andra Maria.
Kokapena: Isla Bekoa auzoan, landa baten, arte bi eta haritz baten ondoan, Argaizburu baserri-etxetik oso gertu.
Sarbidea: Gautegiz Arteaga Ibarrangelu errepidean, Laidatik, ezkerrera auzo-bidea hartu behar da. Bide honetatik baselizara helduko gara.
Deskribapena: Laukizuzen oinplanodun (13,40 x 7,05 m) eta nabe bakarreko baseliza, lau zinbriren gaineko estalkia isurialde bietara duela; apareju urria dauka ertzetako harlanduak eta ipar fatxadan erabilitako harlanduak kenduta. Urdinezko kanpanila kanpaiarekin. Erdi-puntuko sarbidea eraikuntzaren oinaldean dago mendebaldeko fatxadan eta zurezko gurutze batez eta zementuan egindako inskripzio batez -1974- errematatuta dago. Leiho dintelduna eta itsututako gezi-leihoa hegoaldean. Aldare ostean bikoitz takatua du. Bi bozeldun zutabearekin bereiztutako argi bitan bananduta dago. Kanpoaldeko ertzak sokaren antzeko erliebearekin apainduta daude. Begi bi ditu bi koroez berhesituta eta irtenune txikiarekin mainelaren gainean mihia txikia osotuz. Zurezko erresel handia dauka aldarearen gaineko kanoi handi baten itxuran. Zorua porlanezkoa da nabean eta zurezkoa presbiterioan.
Irudiak: San Lorentzo, Bihotz Sakratua eta Sortzez Garbia. Baita San Lorentzoren irudia duen antzinako egurrezko taila bat.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunean, abestutako meza eta erromeria dago.
Erreguak: Kortezubiko eta Gautegiz Arteagako parrokietatik errogatiban joaten zen baselizaraino. Egun horretan joandakoei eskertzeko pattarra, ogia eta ardoa eskaintzen zitzaizkien.
Kandelaria egunean, otsailaren 2an, meza ospatu eta kandelak bedeinkatzen ziren. Bedeinkatutako kandela buruaren gainean jarri eta baselizaren inguruan beheko abestia kantatuz bira bat ematea ohikoa zen:
"Kandelerijjo lerijjo
Atxari ura darijjo
Makatza ala madari
Non de Peru Motxori".
Ekainetik azarora bitartean hileko bigarren igandeetan meza ospatzen da baseliza honetan.
Exvotoak: Baselizaren barnealdean, habe batetik eskegita, itsasontzi baten maketa dago.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.