Izena: San Kristobal.
Parrokia: Gorostizako Andra Maria.
Kokapena: Ikazurieta edo Ikazuriaga auzoan, San Kristobal deituriko tontor batean, pinuz inguratuta. Bertatik PR BI-74 ibilbide laburra igarotzen da.
Sarbidea: Nabarniz-EreƱo errepidea. Ane baserri-etxearen parean, Nabarnizetik Gabikarako antzinako herribidea hartu. 1 km-ra baseliza dago.
Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (9,78 x 6,90 m) du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua bi haberen gainean. Ez du kanpai-hormarik. Barrualdean kanpaia dago. Fatxada nagusian, horma baxu baten gainean, egurrezko hesia dago eta bertan dago atea. Atea, goialdean, adreiluz itxita dago eta zuritutako horman errematatuta dago. H-an puntadun arkua duena atea du, baita gezi-leihoa ere. Zementuzko zoladura eta Epistolan harlauzazkoa.
Irudiak: San Kristobal.
Artapena: Ona. 1976an eraberritu zuten. Udalak, materialak, eta herritarrek, eskulana eta diru apur bat, jarri zuten. XXI. mendearen lehen hamarkadan eraberritu zen.
Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 10ean, San Kristobal eguna. Gaur egun, jaia, hurrengo domekan ospatzen da. Abestutako meza eta herri-erromeria egoten dira.
Egun honetan, belarriko minetarako sendatze-gaitasunak duen olioa bedeinkatzen zen. Parte-hartzaileek bedeinkatutako olio hau belarrira botatzen zuten. Gainontzekoa, habean eskegitako lanparan kokatzen zuten eta agortu arte erretzen zen.
Errogatibak: Igokundearen aurreko astelehenean Nabarnizko parrokiatik ermita honetara errogatiban joaten zen. Mezan, ura eta gatza bedeinkatutakoan parte-hartzaileen artean banatzen zen ortuetan zabaltzeko.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.