Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: San Kristobal.

Parrokia: Asuntzioko Ama.

Kokapena: San Kristobal auzora eta tren-geltokira doan bidearen ondoan.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Bermeora doan errepidean, 39,200 km-an, eskumara desbideratzea hartu behar da. 150 m-ra baseliza dago.

Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (13,50 x 8,86 m). Etxe bat dauka atxikita. Hormak harlanduzkoak dira eta zurituta daude. Teilatua ur bikoa da, eta zertxa biren gainean dago. Kanpandorreak baoa dauka, kanpaia ipintzeko; goian, burdinazko gurutzea dauka. Ipar-mendebaldeko atariko atea ateburuduna da. Leihoburudun leihoa hego-ekialdean. Behegaina terrazozkoa da. Egurrezko korua. Oinetan arkupea du.

Irudiak: San Kristobal (neurri handikoa), San Martin eta Andra Mari (Birjina).

Artapena: Ona barnean. 1980an eraberritu zen.

San Kristobal.
San Kristobal.

Jaia, kultua eta errituak: Jaieguna uztailaren 10ean da, San Kristobal egunean. Abestutako meza eta herri-erromeria.

Egun horretan olioa bedeinkatzen zen eta belarriko minak osatzeko erabiltzen zen.

Igandeetako kultua: Bataioak eta ezkontzak ospatzen dira noizbehinka.

Herri-kondaira San Kristobalen inguruan: "San Cristóbal se dedicaba a pasar gente (por la ría) a Sukarrieta, y de allí a Kanala cuando todavía no existían botes. Se le acercó ese niño en la playa pidiéndole si le podía pasar. Y cuando cargó con el niño, (notó) su gran peso.

Peso mucho, ¿no? –le dijo el niño a San Cristóbal- y entonces le declaró: Pues no voy a pesar! Llevas todo el mundo a tus espaldas.

Por eso lleva el niño la bola (del mundo) en sus manos".

Oharrak:

Ez dakigu noiz altxatu zuten. Jakin badakigu XVII. mendearen hasieran bazegoela San Nikolas edo San Kristobal izeneko ermita bat. Fabrika-Liburu batzuetan, San Kristobal izenarekin dago; besteetan, San Nikolas izenarekin. Ermitak izen bi zituen. Bai Udaleko kontuetan, bai Fabrikako kontuetan izen biekin dago. Hori guztia argi ikusten da 1755eko agiri baten. Agiri horretan jasota dagoenez, Busturiako eliz-kabildoak eta kabildo sekularrak hitzarmen bat izenpetu zuten. Agiriak honela dio:

“(...) y que desde dha Hermita de nuestra señora de Murueta pase a la Hermita de san Christobal y san Nicolas, sita en el barrio de Busturia de esta dha Ante Ygª”.

XVII. mendean eta hurrengo mendearen lehen hiru hamarkadetan San Nikolas izena erabili zuten gehiago. Gero, San Kristobal izena nagusitu zen, eta lehenengoa ia desagertu egin zen. 1793ko bisita-autoan garbi sumatzen da ermita bakarra zegoena, baina santu biren izenpekoa zena:

“También se visitó la Hermita de San Cristóbal y San Nicolas que se halló decente, y unidamente se notó que su altar esta cubierto con solo un mantel, por lo que mandaba y mandó S.S.I. que siempre que se hubiere de celebrar en el Santo Sacrifico de la misa se adorne con los tres que debe tener y previenen de las Rubricas del Misal Romano”.

Antza, baseliza honetan gurtzen diren San Martinen eta Birjinaren irudiak Muruetan desagertutako San Martin eta Erremedioetako Ama ermitakoak direla.

Lizarraldek Andra Mariren irudian inguruan hauxe dio:

"...Por qué no suponer que esta imagen fue labrada en el siglo XIV para titular de Santa María de Axpe, advocación que es de la iglesia de Busturia? Coetáneas suyas son las de Begoña, Orduña y otras muchas de más celebridad devota de Vizcaya. Al ejecutarse el retablo histórico de la misma iglesia en el siglo XVII, pudo ser retirada a la ermita citada del lugar, en donde ha venido siendo muy venerada con el nombre de Nuestra Señora de los Remedios".

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.