Izena: Izena: Santa Klara.
Kokapena: Kokatuta egon den leku zehatzaren arabera ez da inolako daturik. Tokiko historiagile batzuek portu zaharrean kokatzen dute, oraindik orain Bastarrera igotzen duten mailek izen hori hartzen dute.
Labayruk 1488ko bere kronikan Bermeoko baselizen artean ondokoak sartzen ditu: "San Miguel y Santa clara en el puerto menor".
Garibayk -Grandezas III, fols. 199 vto.-200 r. Libro XXIII, título VIII- Caro Barojak aipatzen duenez, Hiribildu honetan gordetako Ertzilla dorretxearen inguruan ondoko informazioa ematen du: "antiguos cantares en la lengua natural de la mesma tierra, que comiençan de esta manera:
Torrenteroan torrea dago
Arri labradus cercatua,
Portuguichian Santa Clara
Yturria eta gaztelua.
Quieren dezir, en el torrentero, que significa altura pequeña, estava la torre, cercada de piedra labrada, y puesta sobre el puerto pequeño estava Santa Clara, con su fuente y castillo>>.
Ohar historikoak: 1722ko martxoaren 24an Talaiako elizak –gaur egun erautsita- izandako sutearen berri ematen duenean baseliza hau aipatzen du:
“(...) La pólvora guardada en la sacristía se llevó a la ermita de Santa Clara.”
Mende honetako hasierako urteak Santa Klararen irudia Bastarre kaleko horma-hodian sartuta egon zen. Horren lekuan, gaur egun, Madalenaren irudi bat dago. Bere jaiaren egunean, abuztuaren 12an, bere ohorean erromeria izaten zen.
1912an, erromeria ospatzen zen bitartean, galerna batek 112 arrantzaleren biziarekin amaitu zuen. Gertaera hori, zeruak eragindako zigorra legez ulertu zen. Herriak hartu zuen erabakia Santa Klararen irudia horma-hoditik kendu eta Madalenarenagatik ordezkatzea izan zen. Erromeriaren eguna, era berean, Madalenaren bezpera egunera (uztailak 22ra) aldatu zuten.
Meza ospatzeko debekua: E.E.A.H.-an Sobre la ermita de San Roque su reconstrucción. Abuso del Convento izeneko agiri bat dago. Bertan, Santa Klarako baselizan meza ospatzea galazo egiten da:
"8. VIII. Que sin embargo de la comisión del Auto de Santa Vissita al Vicario de aquel Partido (para la recepción de cuentas de la Fabrica aberiguaron de la falta de una oja, que senoto en el Libro de dhas Cuentas y para la composición de las demás Hermitas de San Andres, San Miguel y Sta. Clara, enlas que se prohibio interinamente la Celebración hasta su casso se hallan todas sin dha Composición y necesarios reparos regularmente por haver suspendido el Vicario las Oficiosidades de su cometido por condescendencia o respetos de dha. Justicia, a cuio remedio, no han sido bastantes las muchas insinuaciones y recombenciones hechas en el particular po el cavildo a dho vicario de modo que la comision tan importante de dha Sta. Vissita se mira en el mas deplorable estado de inacción y entera falta desu devida observancia".
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.